

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 24 de marzo 2025, 09:01
Duela hilabete bat Eguzkibegi ikastolak antolatuko duen Ibilaldia aurkeztu ondoren, Galdakao prestatzen ari da dagoeneko maiatzaren 15etik 25era izango den Euskaraldia. Eta hori izango da ere, ostiralean, martxoak 28, Kurtzea plazan, 17.15etik aurrera, izango den Barikupasaren gai nagusia. Izan ere, antolatzaileek nabarmendu dutenez, «bi ekimen horiek arima bera partekatzen dute: haurren eta helduen arteko harremanetan hizkuntza praktiken aldaketa modu bizi eta dinamikoan euskararen alde bultzatzea».
Euren hitzetan, «Galdakoztar askok partekatzen duten helburua da hori, urtarrileko eta otsaileko saioetan plaza guztiak bete baitziren». Beraz, jarduerak hobeto antolatzeko, beharrezkoa da parte hartu nahi duten familiek galdetegi labur baten bidez izena ematea. Saio bakoitzean gehienez 50 familiak parte har dezakete.
Oraingoan, izen, abizen eta harremanetan jartzeko moduaz gain, «bakoitzak jokatuko duen rola aukeratu beharko du: ahobizi edo belarriprest». Gai nagusiari dagokionez, «familiek, haurrekin batera, eguneroko hizkuntza ohiturei buruz hausnartuko dute», eta Euskaraldian izena emateko zein argazki jendetsua egiteko ere aprobetxatuko dute abagunea.
Ekimenaren helburua familien dinamika linguistikoan eragitea denez, urte honen hasieratik ezinbestekoa da gurasoek eta tutoreek ere jokoetan parte hartzea. Horregatik, horietako batek gutxienez, ordu osoan haurrarekin batera parte hartu beharko du.
Bestalde, Argizai eta Bagabiz elkarteetako kideek parte hartzeko adina egokitu dute. Martxotik aurrera, 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat eta euren gurasoentzat zein tutoreentzat egokituko dira jolasak. Gainera, maiatzetik eta ekainetik aurrera (apirilean jarduera etengo da) dinamika berriak ere ezarriko dira.
Ekimena izaten ari den arrakasta ikusita, urtean zehar Barikupasa herriko txoko gehiagotara zabaltzeko asmoa du Udalak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.