Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 2 de noviembre 2020, 19:47
25 urte bete dira Quebecek Kanadatik independizatzea azkenekoz bilatu zuenetik. 1995. urteko urriaren 30ean Quebecen subironatasuna bilatzen zuen historiako bigarren errefenduma ospatu zen. Bigarren aldi horretan banatzearen kontrakoak gehiago izan ziren, 1980. urtean lehendabiziko aldian gertatu zen bezala.
Garai hartako inkestek aditzera eman zutenez, bereiztearen kontrako erabakiak alde handia eramaten zion independentziaren aldekoari. Baina, erreferenduma ospatu aurreko azken hiru asteetan indendentziaren aldekoek boto ugari bereganatu zituzten. Batez ere, baietzaren aldekoen agintaritza Lucien Bouchardek hartu zuenetik.
Dena den, baietzaren eta ezezkoaren arteko botoen diferentzia oso txikia izan zen jada bozka guztiak zenbatuta emaitza ofiziala ezagutzera eman zenean. Izan ere, ezezkoek botoen % 50,6 lortu zituzten, baiezkoaren % 49,4aren aurrean.
Quebeceko herritarrek esku hartutako erreferendum horren galderak honakoa zioen: «Ados al zaude Quebec subiranotasun propioa duen herrialde gisa aitortzera, Kanadari formalki erakunde ekonomiko nahiz politiko bat aurkeztu izan ondoren, Quebecen etorkizunaren eta 1995eko ekainaren 12ko lege proiektuaren markoan dagoena?».
Galderan aipatzen den lege proiektua 1995eko ekainaren 12an onetsitako Quebeceko etorkizunari buruzko legeari dagokio, egun hartan Quebeceko lehen ministroa zen Jacques Parizeauek, Lucien Bouchaurd Block Quebecois alderdi independistaren kideak eta Maria Dumont Action Democratique du Quebec oposizioaren alderdiko kideak berretsi zutena.
Botazioaren eta emaitza ofizialen igorpenaren ondoren hainbat istilu sortu ziren bozkaketaren inguruan. Izan ere, botoak zenbatzerako orduan boto-paper asko hondatuta zeuden. Hala, bigarren ezezko honen ondoren, Lucien Bouchardek hirugarren erreferendum bat ospatzeko intentzioa erakutsi zuen 1997. urtean. Baina, erreferendum hori ez zen sekula gauzatu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.