Borrar
Asmoz onez betetzen da ia edonor urte berriaren hasieran, burutu ezin izan direnak abiaraztekoez edo erdibidean utzitakoak burutzekoez. Horien artean kirolarekin harremana dutenak nabarmendu daitezke.
Urte berri

Urte berri

Domingo, 30 de diciembre 2018, 23:01

Egutegiko jauziek ez dute bat-batean ezer aldatzen inoren bizimoduan. Urteak pilatzea dakarte, besterik ez. Baina ukaezina da duten eragin psikologikoa, abenduaren 31tik urtarrilaren 1era artekoan bereziki. Asmoz onez betetzen da ia edonor, burutu ezin izan direnak abiaraztekoez edo erdibidean utzitakoak burutzekoez. Gehienetan alperrik den arren, hor badago nolabaiteko biziberritze antzeko bat, pizgarri modura balio duena. Urte berriak espektatibak elikatzen ditu, nahitaez.

Hobe izate gura hori, hutsuneak betetzekoa, norbere buruaz harroago egotekoa, mekanismo itzela da, aurrerabide indibidual eta kolektiborako. Bultzagaiak behar dituelako pertsonak, materialak zein ukiezinak, bizitzaren hainbat zirrikitutan ez galtzeko. Urte berriak hutsetik-edo hasteko itxura faltsua besterik ez du ematen, bai, baina gehienoi nahikoa zaigu ilusio pitin bat izateko.

Jolas-parke bateko errusiar mendi horietakoetan bezala bizi gara: gaur gorago, bihar beherago. Batetik bestera, abiada bizian. Menpekotasunez betetakoa baita egungo gizartea, gezurrezko hainbat lehentasunezkoa, itxurazko premiazkoa, mamirik gabeko azal zenbatgurakoa. Funtsezkoari barik osagarri besterik ez denari atxikitzen gatzaio gehienetan, hainbat hutsune estali ezinik.

Gutxieneko norbere trinkotasunari eusteko, jokaera ganorabakoak baztertzeko, distira hutsalak txunditu ez gaitzan hamaikatxo ariketa landu beharrekoak gara. Elkartasunetik, eskuzabaltasunetik, enpatiatik, gizatasunetik eta beste hainbat balore positibotik jarduteko. Eskubideak eta betebeharrak maila berean aintzat hartzeko, jaso eta ematea estu lotzeko.

Egindako ekarpenean onerako eragiteak abiapuntu behar luke. Urte berriaren hasiera mugarri hartuta maila guztietan oparoago izaten saiatzea. Oinarrizko ardatzetan atzera egin ez eta horiek indartzea. Horrek emango lieke benetako zentzua egunotako asmo on guztiei. Bestela, irudikerian jarraituko dugu; zorrotz ikusten dugulakoan, itsu. Eta urteen joan-etorriak zimeldu besterik ez gaitu egingo, kanpotik baino oraindik areago barrutik.

Aukera ezin hobea dakar urtarrilaren lehenak. Sakon hausnartzekoa, halamoduz egindakoak zuzentzekoa, gabezietatik ikastekoa eta gogotsu ekitekoa. Bizitza ziklo zentzugabea izan ez dadin ahalegintzekoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Urte berri