

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
AIKO Taldeak tailer bat antolatu du asteazken honetan, Bilboko Campos Elíseos Antzokian, 6 urte arteko haurrei dantza transmititzeko tresna berriak eskaintzeko. 'Kulunkaz – Gure lehen urratsak dantzan' izenburupeko ekimen honek (euskaraz izango da gehienbat, nahiz eta gaztelaniazko azalpen batzuk ere emango diren) abiapuntutzat hartu du ume txikiek helduak imitatzeko duten joera, izan ere, gurasoak, aiton-amonak, osaba-izebak... dira eskura dituzten ereduak.
Sarrera www.aikotaldea.eus / 634 423 539 | 10 euro pertsona heldu bakoitzeko, aretoren sarreran ordaintzeko, eta haurrak doan
Horiek horrela, AIKOko arduradunek diote dantzarako zaletasunaren transmisio egokia lortzeko, behar-beharrezkoa dela helduei 6 urte arteko haurrak dantzan trebatzeko moduko tresnak eskaintzea. Beraz, dantza familian gozatzera zuzendutako tailer hauek bi adin-taldetan banatzen dira, lehena 3 eta 6 urte bitartekoentzat, eta bigarrena 0 eta 2 urte bitarteko haurrekin dantzan egiten ikasi nahi duten helduentzan batez ere. Hemen ordutegiak:
3 eta 6 urte tarteko tailerra –Amagoia Elosegiren eskutik– heldu batek lagunduta parte hartuko duten neska-mutilentzat diseinatuta dago, eta bertan, musikarekin jolasten hasteko modu desberdinak proposatuko dira: pultsua, erritmoa, azentua edota esaldiaren pertzepzioa, edozein musikari aplika dakizkiokeen jolasen bitartez. Helburua, imitatuak izaten ikastea da, etxeko txikienekin parteka dezakegunaz eta dantzak haiekin komunikatzeko eskaintzen digun aukeraz ohartu eta sorkuntza eta talde edo bikote barruko eginbeharra sustatzeko asmoz.
Bi urte arteko tailerra –Sabin Bikandik emango duena– ibiltzen ikasi ez duten edo trikili-trakala dabiltzan umeen artean dantzarekiko lehen hartu-emanak errazteko baliabideak eta ariketak ikasi nahian dabiltzan helduei zuzenduta dago nagusiki, haurtzaindegietako eta haur-eskoletako irakaskuntza arloko profesionalak barne. Haurrak besoetan, kotxetxoetan edo paseatzeko aulkietan dituztela lan egingo da, edo parte-hartzaile interesatuek ekarri beharko dituzten panpinekin.
Amagoia Elosegi Pedagogiako goi mailako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene). Musikari eta dantzari familia batean jaioa, txikitatik txistu eta dantza tradizionalean murgilduta ibili da Gasteizko Udal Folklore Akademian. Biolako Gradu Profesionaleko ikasketak egin zituen Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan. Hainbat urte Alemanian ikasten eta Madrilgo Eskola Alemanean lanean ibilia. Gaur egun, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako musika irakaslea, musika eta mugimenduko irakaslea Gasteizko Udal Musika Eskolan eta Mulixka dantza taldeko dantzaria dugu.
Sabin Bikandi Filosofian doktorea Londresko Unibertsitatean (PhD) eta Etnomusikologian Masterra Goldsmith Collegen. Musikako goi-mailako irakaslea, Donostiako Kontserbatorioko Ohorezko Saria eta Bilboko Kontserbatorioko Ganbera Musikako Ohorezko Aipamena jasota. 1980tik hainbat talde eta erakundetan lan egin du irakasle eta/edo exekutatzaile gisa, tartean Musikeneko dantza tradizionaleko irakasle gisa. Txistulari aldizkariaren zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistuaren eta musika tradizionalaren inguruko hainbat obra musikal idatzi eta egokitu ditu. 2015ean, ikuskizun baterako konposizio musikal onenaren Max saria irabazi zuen. Gaur egun, Bilboko Udaleko danbolinteroa eta Aiko taldeko kidea da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Mireya López
Noticias recomendadas
Silvia Cantera, David Olabarri y Gabriel Cuesta
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.