Borrar
140 urte

140 urte

Kontzertu Ekonomikoak 140 urte bete berri ditu, osasun eta babes beteko. Euskal gizartean bere inguruan dagoen guztien adostasuna jarri du agerian Ciudadanos-ek auzitan jarri izanak, Estatuarekiko harremanean guztiz funtsezkoa dela

Domingo, 4 de marzo 2018, 22:34

Kontzertuaren sorrerakoak gogoraraztea inoiz baino beharrezkoagoa da sasoion, bere garrantziaz oso-osorik ohartu eta kolokan jartzeak ekar litzakeen ondorioez zehatz jabetzeko. 1878ko otsailaren 28an du jatorria, azken gerra karlisten ostean. Ordura arte euskal lurraldeetako aldundiei zegokien zergak biltzea. Baina Estatua baliabide gehiagoren beharrean zegoen XIX. ... mendeko bata bestearen segidako gatazka armatuen eraginez, eta jasotakoaren zati bat eskatu zien. Alfonso XII.ak orduko presidente Antonio Cánovas del Castillok helarazitako Errege Dekretua sinatu zuen horretarako, euskal foruen ondoriozko ‘egoera berezitua’ amaitu eta ‘batasun konstituzionalaren’ baitako sistema berri bat ezartzeko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoak Estatuarekin zituzten harreman zergazko eta finantzarioak horren bidez arautuko ziren aurrerantzean; ez lehen hirurek hala eskatuta, beste aldeak bere kabuz erabakita baizik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 140 urte