Borrar
(H)ilbeltza
Urtarrilaren 14tik 20ra egingo dute (H)ilbeltza, nobela beltzaren astea

Urtarrilaren 14tik 20ra egingo dute (H)ilbeltza, nobela beltzaren astea

Itxaro Borda, Edorta Jimenez eta Xabier Olarrak hartuko dute parte, besteak beste, Baztango jaialdian

amalia ibargutxi

Jueves, 3 de enero 2019, 22:46

Euskal nobela beltzaren jaialdia urtarrilaren 14an hasi eta 20an amaituko da. Baztanen egingo dute, urtero bezala, (H)ilbeltza jaialdia, eta antolatzaileek iragarri dutenez, Itxaro Borda, Edorta Jimenez eta Xabier Olarrak hartuko dute parte, besteak beste.

Lau egunez, nobela beltzaren inguruko zenbait eztabaidari helduko diote. Adibidez, jaialdiaren lehen egunean, hilaren 14an, Arizkungo Medikuaren etxean, Xabier Olarra itzultzailearekin, Dashiell Hammett idazlearen 'Uzta gorria' liburuaren inguruan ariko dira solasean, 19:30ean.

Asteleheneko solasaldi horren ondoren, asteazkenean, hilak 16, Anizko Mendiarte elkartean Koldo Izagirre idazlea izango da, 'Jurgi kapitaina, Xabier Gereñoren doblea' hizketaldia egiten. Arratsaldeko 19:00etan izango da saioa

Ostiralean, urtarrilaren 18an, 19:00etan baita ere, zinema eta literaturaren inguruan jardungo dira Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, Gotzon Agotek egingo duen 'Hemingway ere beltza zen' hizketaldiarekin. Hurrengo egunean, bestalde, mahai ingurua egingo dute Itxaro Borda eta Edorta Jimenez idazleek, hausnartzeko nobela beltzetan egiten den hiria eta landa eremuen trataeraren inguruan. Moderatzaile lanetan Ana Galarraga ariko da, goizeko 11:00etatik aurrera.

Asteburu beltza

Astebururako beste bost jarduera prestatu dituzte. Hasteko, larunbateko 14:00etan, bazkaria egingo dute Erratzuko Etxeleberte elkartean. Gero, arratsaldeko 17:00etan hiru libururen aurkezpenak egingo dituzte: Miel A. Elustondok (H)ilbeltza bekarekin sortutako 'Kezko bola batek itoak birikak', Edorta Jimenezen 'Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua' eta Xabier Etxeberriaren 'Berriro itzuliko balitz', hain zuzen.

Azkenik, larunbata amaitzeko, 'Susmagarrien gaua' delakoa egingo dute Erratzun barna. Igande goizez ekingo diote (H)ilbeltzaren azken egunari. Arraiozko plazatik abiatuko den 'itzuli beltza' egiteko.

Arratsalde horretan, hilaren 20an, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean irakurketa girotua egingo dute,'Chandlerren alde… edo kontra', Jon Alonsoren testuak baliatuta. Mairu antzerki taldeko lagunek eta (H)ilbeltzakideek hartuko dute parte, 19:00etatik aurrera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Urtarrilaren 14tik 20ra egingo dute (H)ilbeltza, nobela beltzaren astea