leire larrazabal
Lunes, 30 de enero 2023
Urruzuno Literatura Lehiaketa hemen da. 38. edizioan, ohi bezala, poesiazko zein prosazko lanak aurkeztu ahal izango dira datorren otsailaren 28ra arte. Txapelketa hau 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta dago, eta literatura zaletasuna eta sorkuntza ditu helburu nagusi.
Publicidad
Horrela, aurkezten diren lanak, euskaraz idatziak eta originalak izan behar dute, lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatur saririk jaso gabeak. Lanak bakarkakoak izango dira, eta gaia libre izango da.
Ikasmailaren arabera, bi kategoriatan bereiziko dira: A kategoria, Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan dabiltzanentzat; eta B kategoria, DBHko 3. eta 4. mailakoentzat. Kategoria bakoitzean, hamar lanik onenak (bost lan, arlo bakoitzeko) aukeratzeko epaimahaia izendatzen da urtero. Bost idazle daude horien artean.
Saria bost eguneko egonaldia izango da. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Horrez gain, diploma jasoko dute eta euren lanak Sagastiberri izeneko bilduman argitaratuko dira.
Urruzuno Literatura Lehiaketak ibilbide luzea dauka. Izan ere, orain dela lau hamarkada jaio zen, 1986an ospatu zelarik lehen aldiz ekimen hau, Hezkuntza Sailaren eskutik, gazteen artean idazteko zaletasuna bultzatzeko. Iaz, 137 lan aurkeztu ziren orotara, 31 lan poesian eta 106 prosan. Epaimahaia Gari Berasaluze, Peru Iparragirre, Mikel Ayllon, Iratxe Retolaza eta Patxi Zubizarreta idazleek osatu zuten.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.