Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 8 de enero 2024, 16:13
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2023-2024ko ikasturteko Urruzuno literatura lehiaketara lanak aurkezteko epea ireki du, eta, prosan zein poesian, otsailaren 29ra arte aurkeztu ahal izango dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, duela ia lau hamarkada abian jarri zen lehiaketa, euskal ikasleen artean literaturarako zaletasuna sustatzeko asmoz, eta gazteek euskara beren gogoeta, bizipen eta sentimenduak adierazteko tresna gisa lantzeko helburua bere eginda.
Bi kategoria daude, ikasleen ikasmailaren arabera: B kategoria, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat, eta A kategoria, Batxilergoko 1. eta 2. mailetakoentzat eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan ari direnentzat.
Literatura lanak originalak izan behar dira, eta lehiaketan izena emateko epea itxi arte bestelako literatura saririk irabazi gabeak. Lanak euskaraz sortuak izango dira, bakarkakoak, poesiaz zein prosaz idatziak, eta gaia librea izango da.
Epaimahaia bost euskal idazlek eta Hezkuntza Saileko teknikari batek osatuko dute, eta 20 lan onenak aukeratuko eta sarituko ditu aurkeztutako guztien artetik: hamar kategoria bakoitzeko (bosna prosa eta poesia lan). Hezkuntza Sailak liburu bat argitaratuko du saritutako lan guztiekin Sagastiberri sailean, eta ondoren liburu hori Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztietara banatuko da.
Idazlanik onenak aukeratzeko, ondoko irizpide hauek izango ditu kontuan epaimahaiak: irudimena eta sormena, testuaren ezaugarri literarioak, testuaren arintasuna eta koherentzia eta kohesioa, eta hizkuntzaren erabilera zuzena eta aberastasuna.
Lan sarituen egileek bost eguneko literatura egonaldian parte hartzeko aukera izango dute, datorren udan. Egonaldian, literatura tailerrak eta idazketarekin nahiz literatura sormenarekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista eta idazle gertu-gertutik ezagutuko dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.