Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 6 de mayo 2021, 20:03
Urmuga mendia eta musika uztartzen dituen egitasmoaren bigarren edizioa aurkeztu berri dute. Aurtengoa uztailaren 13tik 31ra ospatuko da Euskal Herrian barrena. Ibilbidea 19 etapatan banatuta egongo da, euskal lurraldea mendebaldetik ekialdera zeharkatuko duelarik, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahairaino, alegia.
Ertz luze batek zeharkatzen du Euskal Herria mendebaldetik ekialdera, eta Kantauri eta Mediterraneo itsasoetara banatzen ditu urak. Hortaz, hortik datorkio egitasmoari Urmugaren izena.
Aurten berriro ere, euskal gailur, leku eta herri esanguratsuenetara abiatuko da Urmuga, musika eramanaz, inguruko pertsonak eta herrien arteko hartu emana sustatuaz. Hala, nahi duen edonork, mendizale ala ez izan, Urmuga osotasunean jorratzeko aukera izango du, baita etapa bakanak egiteko aukera izan ere. Etapa bakoitzean norbanakoek mendi gidari bat izango dute bidelagun, baita bertan izango diren musika emanaldiez gozatzeko parada izan ere.
Bertan hainbat musikari euskaldun esanguratsuk parte-hartuko dute, hala nola, Duplak, Gorka Urbizuk eta Nerea Urbizuk, Alex Sarduik, Olatz Salvadorrek, Niko Etxartek, Nogenek, Anarik, Chill Mafiak, Juantxo Arakamak edota Idoia Asurmendik.
Urmuga jaialdiaren hemeretzi egunotan guztira formatu handiko sei kontzertu eta formatu txikiko beste sei atonduko dituzte. Hasieran aipatutako musikari guztiekin batera Et Incarnatus Orkestra ere izango da jaialdian bertan.
Nahi duen edonork aurtengo egitarauaren inguruan zalantzarik, iradokizunik izanez gero, urmuga.eus webgunera jo dezake eta antolatzaileekin harremenatan jarri.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.