El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Ana Urkiza, irailean egindako elkarrizketa batean. E.C.

Ana Urkizak euskal balioen inguruan hausnartzeko liburua kaleratu du

Obra hau euskalgintzaren munduko hainbat kulturgile eta komunikazio-aditu elkarrizketatuz burutu du

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 17 de marzo 2021, 22:29

Ana Urkizak euskal balioen inguruan hausnartzeko liburua kaleratu du. Idazle ondarrutarrak -2020ko irailaren 19tik Eusko Ikaskuntzaren presidentea da- 'Garen hori' izeneko lana atondu du Elkar argitaletxearekin elkarlanean. Obra hau euskalgintzaren munduko hainbat kulturgile eta komunikazio-aditu elkarrizketatuz burutu du.

Publicidad

Bertan euskal balioen inguruko hainbat gauzari buruz galdetu die, hala nola, zein dira euskal balioak, halakorik baldin badago? Zerk egiten gaitu gu, eta nola uztartzen da izate kolektibo hori gutako bakoitzarekin? Ba al dugu euskal nortasunik eta nortasun horri dagokion markarik, irudirik? Eta zein leku du horretan kulturak? edota Zein da sortzaileen eta komunikatzaileen eragina nortasun horren eraikuntzan?».

Artista bakoitzak nor bere esperientzatik erantzun die Urkizaren galderei. Sortzaile uzta anitza dago elkarrizketatuen artean: Irati Jimenez idazlea, Carmelo Ortiz de Elguea pintorea, Jon Maya dantzaria, Xabier Barrutieta arkitektoa, Dora Salazar eskultorea, Jon Garaño zinemagilea, Juan Carlos Perez musikaria edota Xabier Paya bertsolaria.

Artista horien gogoetez gain, beste zenbait komunikatzaileren gogoetak biltzen ditu obrak: Josu Bergara (publizitatea), Eduardo Apodaka (filosofia), Elixabete Garmendia (kazetaritza), Olatz Legarda (kirola), Ximun Fuchs (antzerkia), Iraia Oiartzabal (moda), Elena Arzak (sukaldaritza) eta Iñigo Ucin (enpresa).

Elkar argitaletxeak mahaigaineratu duenez, denen artean mosaiko zabal eta ñabar bat eraiki dute. Hau da, Euskal Herriaren islada izan daitekena, tradizioa etorkizunarekin uztartuz. Urkizaren esanetan, berriz, liburua ez da hemen amaitzen, ez da hemen hiltzen, baizik aurrera egiteko aukera ematen du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad