Uribe Kostako Euskara Zerbitzuak hizkuntzaren 'osasuna' zein den ezagutu nahi du. Kezka azaldu dute mahai gainean dauden azken datuei erreparatu eta gero. Izan ere, 2016an egindako txostenean komarkan bizi direnen 36.000 lagunetatik, %46 bakarrik ziren euskaldunak, erdia baino gutxiago. Eta joera beherantz jotzen du. Egoera iraultzeko, Mankomunitateak bizilagunengana joko du zuzenean, horiek baitira egunero, erabilerari esker, euskal hizkuntza bizirik mantentzeko indarra ematen diotenak. Helburua sasoian egotea lortzea da. Horretarako, egungo egoera zein den ikusi eta gero, xedea lortzeko diseinatu beharreko estrategia finkatuko dute. Euskararen berpizkunde plana deitu ahalko genioke horri.
Publicidad
Uda amaierara arte 2.000 lagunengana joko dute momentuko egoera zein den ezagutzeko, egungo erradiografia moduko bat, alegia. Berango, Sopela, Barrika, Urduliz, Plentzia, Gorliz, eta Lemoiz dira Uribe Kosta osatzen duten udalerriak, baina kasu honetan Berango programatik kanpo geratzen da. Inkesta bitan banatuko da, alde batetik euskaldunak direnak, eta, bestetik, erdaldunak. Aurrenekoen kasuan pixkat luzeagoa izango da, 45 galdera ingurukoa. Zenbatean erabiltzen duzu? Non? Euskara kontsumitzen duzu? Izango dira galderetako batzuk. Lan honetan 16 urtetik gorako bizilagunek baino ezingo dute parte hartu.
Erdarazko multzoaren kasuan, berriz, 25 bat galdera izango dira. Talde honek suertatzen diren zalantzak argitu beharko ditu: zergatik ez zenuen euskaraz ikasi? Zailtasunik izan zenuen? Gustatuko litzaizuke?
Behin datu guztiak jaso eta gero, urte amaierara arte egoera konpontzeko planean ibiliko dira lanean. «Eskualdean euskararen erabilera ezagutu nahi dugu, eta, horren arabera, estrategia norantz jo eta esfortzu handiagoa non egin behar dugun jakin nahi dugu», azaldu du Itziar Aginagaldek, Uribe Kostako Euskara Zerbitzutik. Mankomunitatea modu irmo batean ariko da lanean. Izan ere, ekainaren amaieran 'Euskara sustatzeko bidea berreraikitzen' proiektua aurkeztu zuten, hurrengo urteetan egin beharreko ekintzak finkatuko duen programa. Eta bide luze horretan, honakoa dugu aurreneko urratsa, agian ibilbidea zabaltzen joango dena. «Ikerketa honekin euskararen ezagutza eta erabileraren informazioa eguneratzen da. Eta informazio horrek ere garrantzia dauka euskarari buruzko estrategiak gauzatzeko», dio Gixane Muñizek, Barrikako euskara saileko zinegotziak, egingo den lanarekin pozik azaldu dena.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.