
Urduliztar bakoitzak 1,26 kilo hondakin sortzen du egunero etxean. Ba, guzti horretatik, % 20 besterik ez du gaika biltzen, birziklatu ahal izateko. «Oso urrun gabiltza Europako zuzentarauek 2020 urterako agintzen duten % 50eko helburutik», esan dute Udaletxetik. Kezka azaldu dute lortutako emaitzarekin, eta orain egoera irauli nahi dute.
Publicidad
Aste honetan kanpaina berri bat jarri dute martxan etxean sortzen diren hondakin organikoen gaikako bilketa eta birziklapena sustatzeko helburuarekin. Gaur gaurkoz, gaikako bilketaren emaitzak oso baxuak dira eta tresna honen bitartez egoera zuzendu nahi dute. Esan bezala, zifrak jarritako xedetik nahiko urrun daude.
Etxean sortzen diren hondakinen artean, materia organikoak osatzen du pisuan proportziorik handiena, % 40 inguru. Helburu horri begira, oso garrantzitsua da frakzio horren gaikako bilketa indartzea.
Beraz, kanpaina honek bide horretan urratsak ematea bilatzen du. Horretarako, atari guztietan udal-bandoa jarriko da kanpainaren berri emanaz eta hurrengo astelehen honetatik aurrera ingurumen-hezitzaile bat hiriguneko etxe guztietatik pasako da herritarrei informazio argia emateko eta parte-hartzera gonbidatuz.
Izena ematen dutenei, bisita horretan bertan, biohondakinak gaika biltzeko behar diren materialak emango zaizkie: 10 litroko kuboa, poltsa konpostagarriak, edukiontzi marroia zabaltzeko giltza eta informazio-orria. Era berean, kanpaina indartzeko, bi zurezko egitura berezi jarri dira Antsonekoa plazan, birziklapenaren inguruko informazio zehatzarekin. Hilabete guztia egongo da bertan, non QR kodearen bitartez, zalantzarik gabe birziklatzeko informazio euskarria deskarga daiteke telefonoan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.