Txikien udako leihoa irekiko dute Urdulizen laster. Beste aldean, jolasak eta dibertsioa topatuko dute etxeko txikienek. Udalekuez ari gara, Urdulizko Udalak behin ikasketa kurtsoa amaitu eta gero urtero martxan jartzen duen programa, euskaraz izango dena gainera. Hainbat etxetako egutegian gorriz markatuta agertzen den ekintza dugu honakoa, gazteenek gehien espero duten momentua, lagunekin ongi pasatzeko eta lagun berriak egiteko aukera ematen dietelako, giro alai batean, beti.
Publicidad
Orotara 280 izango dira askoz jota aurtengoan bilduko direnak. Hori bai, bi txandatan egongo dira banatuta, eta adinaren arabera. Lehenengo txanda ekainaren 28tik, uztailaren 9ra bitartean izango da. Hurrengoa, uztailaren 12an hasiko da, hilabete horren 23ra arte. Honi esker, familien egutegira gehien egokitzen den epea hautatzeko aukera ematen da. Eta adinari dagokionez, 3 eta 5 urte bitartekoek elkarrekin arituko dira, eta 6 eta 12 bitartekoek beste talde batean egongo dira.
Beraz, gero eta gutxiago falta da udarekin zuzen-zuzenean lotzen dugun ekintza honen ateak irekitzeko. Izena emateko epea astelehene honetan ireki da, apirilaren 19an, alegian. Parte hartu nahi duten gazteek inskribatzeko aukera izango dute hilaren 30era arte, Kultur Etxean egin beharko dute. Prezio arrunta 50 eurokoa da txikienen kasuan eta 75 bigarren taldearen kasuan da, baina familie ugariei 30 eta 40etara jaitsiko zaie, multzoaren arabera, eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzako 15 eta 20 euro izango dira, hurrenez hurren.
Behin behineko zerrendak maiatzaren 7an argitaratuko dira eta ordainketa 17tik, 21era bitartean egin behar izango dute hautatutakoek. Urrats hori betetzen dutenen artean behin betiko zerrenda egingo da maiatzaren 31n. Programarekin batera, haurtzaindegi zerbitzu bat ere jarriko da martxan. 3-5 eta 6-12 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da, goizeko 8.00etatik aurrera. Dena den, gutxieneko parte hartzea (hamar ume) ez bada betetzen, bertan behera geratuko da. Kasu honetan, izen ematea maiatzaren 17tik, ekainaren 21era bitartean izango da, Urdulizko Kultur Etxean zein email bitartez (euskera1@uribekosta.eus).
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.