Borrar
Lehendakariak ohe berriak bisitatu zituen atzo. Luis Ángel Gómez
Urdulizko ospitaleko ospitalizazio oheak prest daude

Urdulizko ospitaleko ospitalizazio oheak prest daude

Zerbitzu berria martxan hasteko 33 osasun langile gehiago arituko dira lanean

elcorreo.com

Martes, 19 de diciembre 2017, 00:26

Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitaleak zerbitzuen eskaintza handitu du gaur. Oraindik aurrera, prest ditu ospitalizazio oheak Uribe eta Mungialdeko 175.000 biztanleen osasun beharrei erantzuteko.

Ospitalizazioko solairu berriak hartzen dituen eraikina atzo inauguratu zuten Iñigo Urkullu lehendakariak, Jon Darpon Osasun sailburuak eta Maria Jesus Mugika Osakidetzako zuzendari nagusiarek, besteak beste.

Joan den maiatzean pediatriarako eta helduentzako larrialdietako zerbitzua abian jarri ondoren, pixkanaka hedatzeko fase berrian ospitalizazio medikoko zerbitzuak jarriko dira abian. Horrek «aurrerapauso garrantzitsua» ekarriko du inguruko biztanleei ematen ari zaien arreta medikoaren kalitatean eta, era berean, neurri handian arinduko du Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko metaketa.

Oraindik aurrera, Urdulizko ospitaleko B blokearen eraikineko ospitalizazio solairuak ospitalizazio medikora bideratutako 64 ohe izango ditu. Ospitalean gaur egun 263 profesionalek egiten dute lan, eta zerbitzu berria martxan hasteko 33 osasun langile gehiago arituko dira lanean. Lantalde horretan 75 medikuak dira, 152 erizainak, 29 teknikariak eta 40 zeladore, administrazioko eta biltegiko langileak.

Geroago, profesionalen kopurua handituz joango da datorren urtean 2.000 ospitalizazio egitea espero baita. Gainera, Osakidetzak 41 profesional kontratatu ditu ospitaleko sukaldean eta garbiketa zerbitzuan emateko.

Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea irekitzeko hasierako fasea 2016ko uztailean abian jarri zenetik zerbitzu berriak gehitu dira pixkanaka. 45 milioi euroko inbertsioa egin ostean, Eusko Jaurlaritzak kanpo kontsultak abian jarrita ekin zion ospitaleak bere jardunari. Espezialitate hauekin hasi zen: erreumatologia, kardiologia, oftalmologia, neurologia, traumatologia, ginekologia, otorrinolaringologia eta urologia.

Halaber, erradiologia zerbitzua ere lehen fase horretan jarri zen abian, tresneria honetaz hornitua: erresonantzia magnetiko nuklearra, erradiologia konbentzionaleko hiru aparatu, teleagintea, mamografoa, ortopantomografoa, ordenagailu bidezko tomografia axiala eta hiru ekografo.

Ospitale berriak gaixotasunak diagnostikatzeko eta tratatzeko abangoardiako teknologia dauka, hala nola 1,5 teslako erresonantzia magnetiko digitala. Abian jarri zenetik 8.000 miaketa inguru egin ditu eta onura garrantzitsuak ekarri dizkie profesionalei zein pazienteei, bere diseinuak eta teknologia berriak eraginkortasun, sendotasun eta kalitate handiagoa ematen baitie miaketei, erosotasun handiagoarekin batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Urdulizko ospitaleko ospitalizazio oheak prest daude