Urdulizko Aita Gotzon kalean obrak egiten. Pedro Urresti

Urdulizko biztanleen enplegagarritasuna indartzeko lan-eskaintza propioa aurkeztu du Udalak

Gobernu lokalak Ekonomiaren Garapenerako eta Tokiko Enplegua Sortzeko programa jarri du martxan, non lau peoi kontratatzea aurreikusten duen. Kontratuak sei hilabeteko epea izango du, lanaldi osokoa

Martes, 13 de abril 2021, 23:02

Urdulizko Udalak bertako biztanleen enplegagarritasuna indartu nahi du. Eta helburu hori lortzeko diseinatutako estrategian auzotarrei behin-behineko lan kontratua eskaintzea proposatzen dute euren lan-esperientzian laguntzeko. Denboran hurbilena azken honakoa dugu, hau da, denbora baterako kontratua. Honekin enplegagarritasuna hobetzeko atea irekiko diete hautatutako pertsonei, gero, enplegua bilatzerakoan, aurretik lan-esperientzia izateko, hori baita heburu nagusia.

Publicidad

Gobernu lokalak xede hori lortzeko Ekonomiaren Garapenerako eta Tokiko Enplegua Sortzeko programa jarri du martxan, non lau peoi kontratatzea aurreikusten duen hainbat udal lan burutzeko. Lan-eskaintza publiko honetan hautatuta ateratzen direnek sei hilabeteko luzapena duen kontratua izango dute, lanaldi osokoa. Planteamendu honen bitartez, talde honen eskarmentua hobetzea bilatzen dute, eta, aldi berean, epea laburrean lanpostu bat ematea.

Esan bezala, bertako auzotarrak laguntzea da helburua, eta, beraz, bertakoei soilik dago zuzenduta programa hau. Hautaketa prozesuan parte hartzeko izena emateko epea dagoeneko irekita dago, apirilaren 30era arte. Uribe Kostako Behargintza bulegoetan aurkeztu beharko dira eskariak (astelehenetik, ostiralera, 10.00etatik, 13.00etara bitartean)

Hamazortzi urtetik gorakoei zuzenduta dago eta langabezian daudenek -Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuen izena emanda izan behar dute- bakarrik hartu ahalko dute parte. Zentzu horretan, ez dago adin mugarik, baina lana topatzerako orduan helduek zailtasun handiagoak dituztela jakinda, hauek puntuazio handiagoarekin hasiko dira hautaketa prozesuan. Gainera, euskaraz jakitea ere hartuko da kontuan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad