Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Martes, 13 de junio 2023, 20:34
Urdulizko Udalak Txiri-Txiri ibilbideen bigarren proposamena antolatu du igande honetarako. Horrela, Urdulizetik Butroeko Gaztelurainoko ibilbidea antolatu dute. Baina ez da soilik paseatzea izango, baizik eta geraleku batzuk egingo dira, birziklatzeari eta edukiontziak behar bezala erabiltzeari buruko azalpen laburrekin.
Behin Butroeko Gaztelura iritsi ondoren, joko gidatuen saio bat egingo da, eta, berriz ere, Urdulizera itzuliko dira. Lau orduko jarduera izango da, 10.00etatik 14.00etara. Izena eman daiteke udalaren webgunean edo esteka honetan.
Esan bezala, hauxe bigarren ibilbidea izango dugu. Hirugarrena urriaren 8an izango da, Urdulizetik Sopelako hondartzetara, flyschen garrantzia azalduko dutelarik. Azken ibilbidea azaroaren 12an izango da, orduan, Urdulizko historia markatu zuten baserri eta eraikin esanguratsuenak ezagutzera emango dituztelarik.
Berriz, ekainaren 4an, lehen ibilbidea gauzatu zen. Urdulizetik Plentziara bitarteko paseoa, Plasentia Butroe Museoa bisitatu zuten, aurten 25. urteurrena ospatzen ari delarik. Urte askotarako!
Ibilbide hauen proiektua gauzatzeko, Udalak Tantak tokiko elkartearen laguntza izan du berriro ere. Elkarte horrek antolatu ditu aurreko dibulgazio-ibilbideak, besteak beste, eta Txiri-Txiri proiektuaren helburu berberak ditu, alegia, ohitura osasungarriak sustatzea eta osasuna eta ingurunea zaintzea. Beraz, igande honetarako, plan ezin hobea izan daiteke Urdulizetik Gatikara arteko ibilaldia, bertan Butroeko Gaztelu izugarria bertatik bertara ikusteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.