Unai Sarriugarte
Viernes, 24 de abril 2020, 22:04
Nahi adina jende sartzen da gela honetan, eta hori txikia dela, gailu elektroniko baten pantailan kabitzeko modukoa. Horrelakoak dira Urdulizko kultura sailak antolatu dituen ekintza berrien gelak. Ez betirako, soilik egungo alarmak irauten duen bitartean. Izan ere, orain arte luzatzen zuten eskaintza kulturala mantentzeko, Udalak bere web orrialdean blog bat sortu du non hainbat ekintza proposatzen dizkien herritarrei.
Publicidad
Ekimena pasa den astean abian jarri bazuten ere, dagoeneko aurreneko proposamenak bildu dituzte. Momentuz, guztiak 'Ikastaroak' atalean biltzen dira, non kirola, eskulanak edo musikarekin disfrutatzeko aukera anitzak zabaltzen diren. Dena den, ez da sortu berri den txoko birtual honetan topa daitekeen gune bakarra, izan ere, liburutegi digitala, gazte-leku bat eta haurtxoko bat osatzen dute sarea kultural hau.
Esan bezala, ordura arte luzatzen diren proposamen guztiak atal batean biltzen dira. Bertan, auzokideek Urdulizko zein Uribe Kostako mankomunitateko kultura sailak osatzen dituzten irakasleen eskutik jasoko dituzte klaseak. Ez dira bakarrak izango, pertsona bakoitzari bere ekarpenak egiteko aukera ere ematen zaiolako. Modu horretan, sarea etxe guztietaraino zabaltzen da eta horietan ezkutatzen diren ekintzak ezagutzeko aukera ematen du.
Aurreneko bideoak umeei zuzenduta egon ziren. Horietan margolanak eta hainbat eskulan egiteko jarraitu beharreko urratsak azaldu zitzaizkien. Aldiz, ariketa egitea bilatzen duten horientzat bideratuta, zumba zein yoga klaseak (azken honen kasuan ordu bateko luzapena baino gehiagokoak), ere hurbildu dira, irakaslearen azalpenekin lagunduta dauden bideoetan. Eta era harmoniatsuago batean agertzen da musika zerrenda horretan, abestien proposamenekin, helburua etxeak alaitzea baita.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.