Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Aiora Sampedro
Sábado, 17 de agosto 2024, 00:35
'Itsaso amniotikoa' liburuaren izenburuak biltzen ditu poesia-bilduma honen bi metafora inportanteenak eta egilearen imajinario literarioa eta kontakizuna lotzen dituztenak. Izan ere, mintzatzen den autore-ahotsak bere bizitzan mugarri dituen bi gertakari traumatiko eta zoriontsu bati eskaintzen die liburua.
Metafora lanak egiten ditu itsasoaren irudiak, poetak naturarekin eta denboraren joanarekin lotzen duena eta aldi berean, giza espeziearen erreprodukzio eta berrikuntzarekin. Hartara, poetak jaiotzen eta heriotzen berri emango digu, are eteten diren bideko bizitzen berri.
Hala, liburua hiru kapitulutan banatua dago. Hiru mugarri horiei kasu eginez: hamaika urte, hamaika hilabete eta hamaika egun deituak. Denbora epe horietako bakoitzari bertan hausnartzen den heriotza edo jaiotza dagokiola. Poetaren ahotsak, haurra zela bizi izan zuen heriotza batekin hasi eta, egun, ama bilakatu arteko ibilbidearen berri ematen du.
Itsaso amniotikoa
Oihane Jaka Elkar 84 orr. 14 euro.
Kontrajarpenetan oinarritua dago hausnarketa hori. Forma aldetik, poema narratiboagoak, aforistikoak nahiz bertso-librekoak osatzen ditu Jakak, hala ere, paralelismoak eta antitesiak daude guztietan, hitzekin eta sintaxiarekin esperimentatuz.
Testu erabat intimoa eman digu donostiarrak, erraiei heltzen diena eta norbanakoaren hauskortasuna agerrarazten duena. Esperientzia latz bat gailentzen baitzaio poetari, iragan uneetako heriotza eteten den bizitza berri batekin elkartzen zaio eta bizitza berriena ere, alabarena, heriotzetik gertu sentitzen da bilduman, zeinetan poeta ez den bertan kontziente. Natura eta gizakia berdintzen ditu poetak eta atzera ere zientziarekin kontrajarri.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.