Norbaitek, edozein helburuk bultzaturik, Barakaldori buruzko informazio bila Wikipediara jotzen badu, hau da euskarazko bertsioan aurkituko duen deskribapena: «Barakaldo: Bizkaiko erdialde-mendebaldeko udalerri eta hiri bat da, Bilboaldekoa, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean kokatua».
Publicidad
Definizioan ez agertu arren, alboko fitxan irakur daiteke Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik dagoela, nahiz eta agertzen den bandera bakarra Barakaldokoa izan.
Gaztelaniaz, ordea, zenbait aldaketa sumatuko du: «Baracaldo: (en euskera y oficialmente Barakaldo) es un municipio situado en el territorio histórico y provincia de Vizcaya, en la comunidad autónoma del País Vasco, España. Está ubicado en la comarca no oficial del Gran Bilbao, en la margen izquierda de la ría del Nervión». Alboko fitxan, ikurrinarekin batera, Espainia eta Bizkaiko mapak eta dagozkien banderak agertzen dira.
Honako hau irakurri eta gero badirudi derrigorrezkoa dela lehen galdera bat: Izendapen ofiziala 'Barakaldo' bada, zergatik ez da hori izenburuan agertzen dena? Eta 'Gran Bilbao' ofiziala ez den eskualdetzat hartzen bada, zergatik definizioan aipatu?
Turista eta bisitari askok egingo duten legez, ingelesez bilatuz gero, hau da aurkituko duena: «Barakaldo: (Spanish: Baracaldo) is a municipality located in the Biscay province in the Basque Country. Located on the Left Bank of the Estuary of Bilbao, the city is part of Greater Bilbao».
Nahiz eta deskribapenean kokapen gehiagorik ez agertu, alboko fitxan Espainiako bandera eta Euskal Autonomia Erkidegoko mapa ikus daitezke. Hemen, ikusten denez, izen ofiziala errespetatzen da, nahiz 'Greater Bilbao' izendapen estraofizial hori berriro erabili. Barakaldar ospetsuen zerrenda aipatzerakoan, zeharo ezberdinak dira hizkuntzaren arabera: Carlos Sobera eta Javier Clemente hiruretan dauden bakarrak dira. Eta ez pentsa, euskarazko bertsioan 20 izen aipatzen dira, espainolez 45 eta ingelesez 10. Eredu modura erabili dut hau, baina halako aldeak ohikoak dira zenbait udalerriren definizioetan eta nabariak dira, adibidez, 'Euskal Herria' bera zer den bilatuz gero. Euskal wikipedian: «Europako herrialde bat da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroaren inguruan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia historiko ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa».
Publicidad
Ingelesez idatzitakoan: «The Basque Country (Basque: Euskal Herria; French: Pays Basque; Spanish: País Vasco) is the name given to the home of the Basque people». Kokapena gaztelaniazko bertsioan bezala deskribatuta, honela jarraitzen du: «It comprises the Autonomous Communities of the Basque Country and Navarre in Spain and the Northern Basque Country in France».
Gaztelaniazko bertsioan: «La región histórica del País Vasco (en algunos ámbitos Vasconia y en euskera Euskal Herria) es el territorio europeo en el que se ha desarrollado la cultura vasca. Situado a ambos lados de los Pirineos, comprende territorios de España y Francia: los denominados País Vasco español y País Vasco francés». Ikusten denez, definizioak 'nahieran', unibertso paraleloetan bizi garenontzat.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.