Borrar
UNESCOK Nafarroako Gobernuak 2017. urtean abian jarritako SKOLAE hezkidetza programa sarituko du

UNESCOK Nafarroako Gobernuak 2017. urtean abian jarritako SKOLAE hezkidetza programa sarituko du

Ikastetxeetan kultura berdintasuna ezarri eta indarkeria sexisten aurrean kontzientziatzeko ekimena da hau

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 9 de agosto 2019

Unescok, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, Nafarroako Gobernuak abian jarritako Skolae hezkidetza programari aurten Nesken eta Emakumeen Hezkuntzarako Nazioarteko Saria emango dio. Garaikur hau Urriaren 11n jasoko du Narroako Gobernuak Parisen (Frantzia) ospatuko den ekitaldi ofizial batean.

Nafarroako pasa den gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza kontseilari zen Mari Solanak iragarri zuen asteazkenean, abuztuak 7, sare sozialen bitartez. Solanak egun berberean kargua utzi zuen.

Uxue Barkosen (Geroa Bai) gobernuak abian jarritako ekimenetako bat izan zen Skolae programa. Pasa den astean aipatu genuenez Maria Txibitek (PSN-PSOE) zuzenduko duen gobernu berriak ekimen honekin aurrera jarraitzeko konprimisoa aurkeztu zuen. Mari Solanak helarazi zuenez: «Boterea eskuz aldatzeko ekitaldian, harrotasunez eman nion Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilari berriari datorren urriaren 11n Parisen saria jasotzeko gonbidapena».

Ikastetxeetan kultura berdintasuna ezarri eta indarkeria sexisten aurrean kontzientziatzeko ekimena da Skolae. Ezagutzan, askatasunean eta etorkizunari buruz genero-baldintzatzailerik gabe erabakitzeko gaitasunean finkatu behar den prozesua da, berdintasun-eza identifikatzen, haren aurka borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen: kultura, erlijio, gizarte-klase, egoera funtzional eta sexu-orientazio bakoitzaren esparruan ikasiz.

Skolae Nafarroako 116 eskoletan jada ezarrita dago. Programa honen barruan ikasleek hainbat gai jorratzen dituzte: genero desorekak, eskola jazarpena, autoestimua eta edertasun kanonak, maitasun erromantikoa, sexualitatea, sexu erasoak etab.

Ikastetxe ezberdinetan harrera ona izan du proiektu aitzindari honek. Irakasleek 8,5eko batezbesteko nota eman diote ekimenari. Gainera, Nafarroatik at, hezkuntza esparruko hainbat eragilek txalotu izan dute.

2017-2018ko ikasturtean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak proiektu pilotu gisa ezarri zuen. Egitasmoa Nafarroako hamasei eskolatan hasi ziren jorratzen. Parlamentuan taldeen oniritzia jaso zuen Skolaek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo UNESCOK Nafarroako Gobernuak 2017. urtean abian jarritako SKOLAE hezkidetza programa sarituko du