Borrar
Álex de la Iglesia zuzendaria. Alberto Ferreras
Umoretik gainerakora

Umoretik gainerakora

Ja! umorezko literatura eta arte jaialdiak genero horrek arte diziplinetan nola eragiten duen aztertuko du urriaren 7ra arte

Amalia Ibargutxi

Domingo, 16 de septiembre 2018, 00:51

Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak umorean barrena eramango ditu ekitaldi kulturalera bertaratutakoak urriaren 7ra arte. Umoreak zinema, literatura eta gainerako diziplina artistikoetan nola eragin duen eztabaidatuko dute, nazioarteko gonbidatu ezagunen elkarrizketak baliatuz horretarako. Programa zabala prestatu dute jaialdiaren bederatzigarren ediziorako, Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren lanetako umore beltzak egitaraua nolabait zeharkatuko duelarik, antolatzaileek azaldutakoaren arabera. Berak jasoko du aurtengo BBK Ja! Saria.

Guztira, nazioarteko hogei lagun gonbidatu dituzte jaialdian parte hartzera. Hortaz, jardunaldi asko gaztelaniaz eta ingelesez egingo dituzte. Jaialdiaren lehenengo egunean, hilaren 26an, inaugurazioa egin eta gero, hilaren 27an, 'Forges inolvideibol' egingo dute, Antonio Fraguas Forges ilustratzailearen omenaldia. Forges hasiera-hasieratik egon zen jaialdiari lotuta, eta inaugurazioko edizioan omenaldia egin zioten.

Hilaren 29an, bestalde, Jeanette Winterson elkarrizketatuko du Mercedes Cebrián idazleak. Winterson literatura anglosaxoiko idazle ezagunenetarikoa da, eta bere '¿Por qué ser feliz cuando puedes ser normal?' liburuaren inguruan jardungo dira, beste neska batekin maiteminduta zegoela jakitean adopziozko amak esan zion esaldiaren inguruan, hain zuzen.

Urriaren 4an, umorea ta beldurra uztartuko dituen elkarrizketara egingo dute salto, Paco Plaza 'Verónica' filmeko egilea, besteak beste, eta Patricia Esteban Erlés idazlearen arteko elkarrizketaren bidez. Fernando Marías idazleak egingo ditu moderatzaile lanak.

Urriaren 5ean, bestalde, jarduera desberdina burutuko dute. Pablo Berger zinema zuzendari bilbotarrak bere umorezko hamar sekuentziarik gustukoenen proiekzioa komentatuko du. Larunbatean, jaialdian parte hartuko duen sortzaile ezagunenetarikoaren txanda izango da. David Foenkinos idazle eta zinemagileak nola umorea «drama desaktibatzeko» tresna gisa erabiltzen duen azalduko du, Guillermo Altares kazetariarekin hitz egiten duen bitartean.

Egun berean, BBK Ja! Bilbao 2018 Saria emango diote Alex de la Iglesiari, bere ibilbide osoan zehar burututako lanen aitortza. Azkenik, igandez, urriaren 7an, Barry Manley irlandarrak 'From Cork to Kortezubi' bakarrizketa egingo du, musikak lagunduta.

Tartean, hainbat umoregilek ere parte hartuko dute jaialdian, Silvia Abril eta Javier Cansado, adibidez. Jacinto Antonek eta Alfonso Mateo Sagastak historia eta umoreaz ariko dira hizketan, eta Mircea Cartaresku idazle errumaniarra ere bertaratuko da, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Umoretik gainerakora