

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Oihane Calvo
Sábado, 29 de marzo 2025, 00:03
Jone Bengoa Urizar (Eibar, 1996) Instagrameko @ben_go_a kontuaren bidez bere ilustrazio eta bineta umoretsuak partekatzen dituen ilustratzaile gaztea da. Diseinu Industrial eta Grafikoko Ingeniaritza masterra burututa, marrazketarekiko pasioa Mondragon Unibertsitateko marrazketa artistikoko irakasle lanarekin uztartzen du. Horrez gain, freelance proiektuak ere egiten ditu noizean behin. Bere ilustrazioen, proiektuen, sormen prozesuaren eta sare sozialen inguruan hitz egin dugu eibartar ilustratzaile gaztearekin.
-Nola hasi zinen ilustrazioaren munduan?
-Egia esan, sare sozialekin batera hasi nintzen ilustrazioak egiten. Nire argazkiak partekatu beharrean, interesgarria iruditu zitzaidan marrazkiak zabaltzea. Hasieran mezu konkretuak helarazi nahi zituzten marrazkiak egiten nituen, baina orain zuri-beltzeko binetak egiten ditut gehienbat, hastapeneko ilustrazioekin alderatuta beste estilo erabat desberdinean.
-Zer teknika erabiltzen duzu gehienbat? Zer bilatzen duzu teknika horrekin?
-Gaur egun, boligrafo edo errotulagailuarekin marrazten dut, edozein paperetan, nahiz eta batzuetan Ipad-ean zuzenean ere marrazten dudan. Azkartasuna da gehien bilatzen dudana. Izan ere, marrazkiak ulergarria izan behar du, baina ez da koadro bat.
-Instagramen partekatzen dituzun ilustrazio gehienak zuri-beltzekoak dira, fondo zuria eta figurak beltzez (binetak). Zergatik estetika minimalista hori?
-Nire ustez, helarazi nahi dudan mezua zuzenki iristeko ezinbestekoa da minimalismo hori, bereziki hartzailea beharrezkoak ez diren xehetasun estetikoen pilaketan ez galtzeko. Bestalde, minimalismo horrek lehen aipatutako azkartasunari laguntzen dio, lan askoz gutxiago eskatzen baitu. Gainera, aitortu beharra daukat ez naizela oso ondo moldatzen koloreekin.
-Zure binetetan asko jolasten duzu polisemiarekin eta umorearekin. Nola uztartzen dituzu marrazkia eta hitz-jokoak?
-Hitz-jokoa da abiapuntua. Hitz-jokoren bat burura etortzen zaidanean, hortik tiraka jarraitzen dut, eta horrekin lotura duen marrazkia egiten dut, hitz joko horri zukua atera eta ahalik eta hobekien eta modu zuzenean iritsi dadin. Grazia egiten badu (badit), aurrera.
-Zure ilustrazio askok kritika sozialaren ukitua dute, baina beti umore puntu batekin. Zure ustez, umorea tresna eraginkorra izan daiteke gai delikatuei edo konplexuei heltzeko?
-Erabat. Umoreak asko laguntzen eta errazten du gauza delikatuetaz hitz egitea, delikatu jarri gabe. Nire ustetan, umorea oso beharrezkoa da. Bizitza nahiko gogorra da berez, bitartean barre ez egiteko.
-Instagramen zabaldutako ilustrazio asko euskarazkoak dira, sareetan askotan ikusten ez dena. Zure aburuz, garrantzitsua da euskarazko edukiak sortzea?
-Ez dakit garrantzitsua den, baina asko eskertzen da sare sozialetan euskarazko edukiak, artea barne, ikusteko aukera. Nire lana edonorentzat eskuragarri izateko oso erreminta ona delako erabiltzen dut Instagram, jende askorengana iristea errazten baitu.
-Ilustrazioak Instagramen bidez zabaltzeaz gain, baduzu ilustrazioekin lotutako bestelako proiekturik?
-Online denda bat daukat martxan (mereketenge.com). Nik eskuz egindako serigrafiazko produktuak eta lamina batzuk saltzen ditut bertan. Beste proiektu batzuk ere baditut esku artean baina oraindik ezin da gauza askorik aurreratu.
-Baduzu zure ilustrazioekin egin nahiko zenukeen etorkizuneko proiekturik?
-Bineten liburu bat argitaratzeko asmoa daukat, eta argitaletxe bila nabil oraintxe bertan. Bestela, animaziozko zerbait egitea ere gustatuko litzaidake. Ea noizbait denbora eta gehienbat motibazioa aurkitzen ditudan horretarako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.