

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Sábado, 23 de diciembre 2023, 22:52
Etxeko txikiak oporretan daudela aprobetxatuz, momentu bat aurkitu behar dute kulturari ere eskaintzeko. Horregatik, proposamen interesgarri bat zinemara hurbiltzea da. Gainera, euskaraz ikusteko aukera badute, ezin hobe! Zineuskadi Elkartearen Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik heldu da euskal zinema-areto nagusietara 'Migrazioa, bidaia ahatezina' filma.
Eta zer kontatzen da bertan? Mallard familia putzuan geratu da. Aita Mackek bere familiak Ingalaterra Berriko urmaelean daraman eguneroko lasaia atsegin du, baina amak Pamek gogo handia du bizitzaz gozatzeko eta bere seme-alabei mundua bere osotasunean erakusteko. Halako batean, ahate migratzaile familia bat leku urrunetako istorio zoragarriekin iritsiko da bizileku duen urmaelera; iritsiera hori baliatu eta Pamek Mack konbentzitzea lortuko du Jamaika tropikalera bidaiatzeko, bidean ere New York hiria zeharkatuz.
Hala, Mallardtarrak hegoaldera abiatuko dira negua igarotzera, baina gauzak ez dira espero bezala ateratzen. Esperientziak bide ezezagunak aurkitzen, lagun berriak egiten, inoiz imajinatu ez zituzten abenturak bizitzen eta, bide batez, elkar hobeto ezagutzen lagunduko die.
Pelikula dagoeneko ikus dezakezu ondorengo zinema-aretoetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea).
Martxa ona darama Zineuskadik sustatuko Zinema Euskaraz programak. Izan ere, aurten, hamargarren filma euskaratu du, hauek aurretik plazaratuak: 'Superheroien familia', 'Yuku eta Himalaiako lorea', 'Momiak', 'Lau ahizpa magikoak', 'Mavka: basoaren zaindaria', 'Alan giza antena', 'Abentura erraldoia', 'Boo Kwai eta museoaren lapurreta' eta 'Doraemon: Nobitaren dinosauro berria'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.