Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 24 de enero 2022, 19:42
Aurreko asteazkenean iragarri genuen bezala, Korrikak martxoaren 31tik apirilaren 10era izango duen ibilbidearen berri eman du jada. Zehazki, Amurriotik abiatu eta Donostian amaituko da 22. edizioa. 2.180 kilometro egingo ditu zazpi herrialdeetan, 'Hitzekin' lelopean. Ibilbidearen xehetasunak gailu adimendunetarako Korrika aplikazioan kontsulta daitezke (Android, IOS, web orria) baita ekintzaren beraren egoera ere.
Bada, orain nabarmendu behar dugu AEK-k bi urterik behin ospatu eta Euskal Herria zeharkatzen duen aldarrikapen martxa honen 'Uhinak' izenburuko dokumentala estreinatuko duela datorren ostiralean, urtarrilaren 28an, Laudioko (Araba) Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Dokumentalaren egile Txakur Gorria sormen kolektiboko kideek eta Asier Amondo Korrika arduradunak hartuko dute hitza.
AEK-k jakinarazi duenez, emanaldia 20:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa da, baina interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute helbide elektroniko honetan sakatuz.
Behin estreinaldia eginda, datozen asteotan, hainbat herritan ere antolatuko dira 'Uhinak' dokumentalaren emanaldiak. Era berean, laster, telebista nahiz Internet bidez zabalduko da. Ikus-entzunezkoa Laboral Kutxaren laguntzarekin ekoitzi da.
«Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan», adierazi dute egileek dokumentalaren inguruan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.