![Europan mehatxu larrian dagoen Ugatza gero eta ugariagoa da Nafarroan](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202009/23/media/cortadas/ugatz2-U70891125009vWF-R0E4fUGpRiwXwkZQqm0rl2O-1248x770@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
![Europan mehatxu larrian dagoen Ugatza gero eta ugariagoa da Nafarroan](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202009/23/media/cortadas/ugatz2-U70891125009vWF-R0E4fUGpRiwXwkZQqm0rl2O-1248x770@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 24 de septiembre 2020, 18:41
Ugatza gero eta ugariagoa da gure lurraldean. Izan ere, Europan mehatxu larrian dagoen espezie horren lau kume ikusi dira Nafarroako Foru Erkidegoko zerua astintzen. Udaberri partean jaio ziren Nafarroako Gobernuak ezagutzera eman duenez.
Ugatza bizitza ziklo luzea aurkezten duen animalia da, baina erreprodukzio tasa txikia aurkezten duena, alegia. Zazpi urte ingurura iristen denean ailegatzen da heldutasunera, eta Espainiar Estatuan Pirinioetan kokatu ohi da. Nafarroan harrapari honen populazioaren %6,3 bizi da.
Beste animalia eta hegazti batzuei bezala, ugatzari giza jarduerak ez dio edonolako mesederik egiten, ekosistema osasuntsuetan bizi den hegaztia baita. Hortaz, hemendik aurrera ugaltzeko zailtasunak izan ditzake, ikertzaileek diotenaren arabera.
Espainian barrena gero eta urriagoa da. Andaluzian, esaterako, duela 22 urte desagertu egin zen. Hala, animalia honen desagerpena ekiditeko asmoz, 1991. urtean Iruñeak Ugatza Berreskuratzeko Plana jarri zuen martxan.
Aipatu bezala, giza jarduerak hainbat ugatzen heriotza eragiten du. Legez kanpoko ehiztariek horietako askorekin akabatzen dute, eta, era berean, eraikinenekin eta elektrizitate sareekin talka egitean beste zenbaitek bizitza galtzen dute. Hori gutxi balitz, ugatzen herena substantzia toxiko ezberdinak irenstean zendu egiten dira.
Pirinioetatik at Euskal Herri mailan Aralar da modu naturalean ugatza erreproduzitzeko aukera eskaini duen zonalde bakarra, Gipuzkoa eta Nafarroa bitartean dagoen mendikatea dena, hain uzen ere. Bertan, azken urteotan ugatz bikote bat ikuskatu egin dute. Kontuak kontu, oraindik ez dute kume bat izateko abagunerik izan.
Ugatza hegazti harraparia da, Hegoaldeko Europan, Afrikan, Indian eta Tibeteko mendi garaienetan aurkitu daitekena. Normalean arrautza bi erruten dituzte negu erdian. Beste putreak bezala, sarraskijalea da, gehienetan haratustelekin elikatzen dena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.