Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Jueves, 9 de mayo 2024, 13:49
UEU Udako Euskal Unibertsitateak 52. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu aste honetan Iruñean. Bere arduradunek «arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune bezala» definitu dituzte, eta, nabarmendu dutenaren arabera, 20 jardunaldi eta topaketa antolatu dituzte hainbat eragilerekin elkarlanean, «euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko».
Datei dagokionez, aurtengo Udako Ikastaroek hilabete bat iraungo dute, ekainaren 6tik uztailaren 10era, eta Euskal Herriko txoko askotara iritsiko dira: Iruñea, Eibar, Baiona, Donostia, Bilbo, Tolosa eta Usurbilera, hain zuzen ere. Ahalik eta jende gehienak parte har dezan, matrikula guztiek 10 euro balioko dute. Matrikula egiteko epea zabalik dago ueu.eus webgunean.
Aurkezpenean parte hartu dute Aitor Bengoetxea Alkorta UEUko zuzendariak, Irati Iciar Madinabeitia UEUren Udako Ikastaroen arduradunak eta Edurne Koch Elizegik UEUko Nafarroako arduradunak. Iciarrek azaldu duenez, «duela bi urte, Udako Ikastaroen 50. urteurrenaren baitan, gizartearentzat eta UEUrentzat estrategikoak diren gaiak lantzeko erabakia hartu genuen, eta ildo horretan jarraituko dugu. Udako Ikastaroak konpartitzeko guneak dira. Izan ere, UEUk izaera herritarra dauka eta euskal gizartearentzat interesgarriak eta beharrezkoak diren gaiak lantzeaz gain, parte hartzea sustatuko dugu».
Edonola ere, udakoen ezaugarriak bere horretan mantenduko direla ziurtatu du: «Aurrez aurrekotasuna ezinbestekoa da udakoetan, jendeak hausnarketa egiteaz gain, elkar ezagutu eta komunitatea trinkotzea baitute helburua», esan du.
Antolatzaileen hitzetan, jardunaldi formatu eta mota ezberdinak izango dira, ohiko hitzaldiez osatutakoak, mahai inguruak, tailerrak eta ikerketa ere barne biltzen dutenak. Horrela, ikertzaileen lanak gizarteratzeaz gain (matematikari eta hizkuntzalariak, komunikazioak aurkeztuko dira), jardunaldi batean ikerketa laborategi bat sortuko da (Belaunaldi artekotasuna), eta «partaideak beraiek izango dira lagin, sortzaile eta hartzaile».
Jardunaldi guztiak neurrira egindakoak direla azaldu dute, eta ikastaroak lankidetzan oinarritzen direla, eta hainbat eragilerekin batera antolatu baitira, hala nola Euskalgintzaren Kontseilua, Jakin, Rolariak Kultura Elkartea, Iratzar Fundazioa, Udalbiltza, Oinherri edota ALDEE. Gainera, «jende multzo zabalak izena eman dezake bertan: alorreko profesionalak eta adituak, gaian interesa duenak eta azken finean, euskaldun guztiek», gaineratu du.
UEUren 52. Udako Ikastaroen hasiera ekitaldia Iruñeko Kondestable jauregian egingo dute ekainaren 6an, UEUrentzat estrategikoa den gai bat lantzeko helburuarekin: 'Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian: egoerak eta aukerak'.
Agerraldian azaldu dutenez, euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian konplexua da, hiru estatus oso desberdin baitaude Nafarroa Garaian, Ipar Euskal Herrian eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Gainera, gai pil-pilean dago azkenaldian EAEn euskara nozitzen ari den oldarraldi judizialagatik.
UEUk jardunaldia ikuspegi zabaletik planteatzen du, egungo koiunturaz haratago, «gure esparrukoa den ekarpen akademikoa eginez». Helburua bikoitza da: alde batetik, esparru juridikoaren irakurketa akademikoa konpartitzea, eta haren arazoak eta zalantzak plazaratzea, eta, bestetik, ikuspegi anitzekoa eta nolabait prospektiboa den gogoeta bultzatzea, ertz desberdinetatik helduta, eta euskararen egoera eta etorkizunari buruzko gogoetarako klabeak ematea.
EUSKARAREN ESTATUSA

Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.