Borrar
Urgente Cinco kilómetros de retenciones en el Txorierri en dirección San Sebastián
ueu.eus
UEUk bideo podcast bat egin du ikertzaile euskaldun gazteen iritzia jasotzeko

UEUk bideo podcast bat egin du ikertzaile euskaldun gazteen iritzia jasotzeko

Komunitatea, euskara, zaintza eta etorkizuna bezalako gaiak jorratuko dituzte

Zurekin

Miércoles, 15 de noviembre 2023

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 'ikerl(h)ari' izeneko bideo podcasta egin du ikertzaile euskaldun gazteen iritzia jasotzeko asmoz, eta, azaro honetan zabaltzen hasi diren lau kapituluetan, komunitatea, euskara, zaintza eta etorkizuna gaiak lantzen ari dira.

UEUk gogorarazi du urteak daramatzala ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotu, elkarlana sustatu eta euskarazko produkzio zientifikoa akuilatzen, eta bide horretan egin ditu ehunka elkarrizketa, #Txiotesia lehiaketa, Ikergazte biltzarra, 'Barredromoa' eta 'Akademiatik plazara' bezalako ekitaldi dibulgatzaileak. Orain, beste pausu bat eman eta 'ikerl(h)ari' izeneko bideo podcasta eta ikertzaile aitzindariei buruzko bi dokumental argitaratuko ditu azaro honetan.

Alde batetik, lau bideo podcast grabatu dira ikertzaile gazte euskaldunekin komunitatea, euskara, zaintza eta etorkizuna lantzeko. Unai Lertxundi Ferran Ingeniaritza Aplikatuko doktoregai, azken Ikergazte biltzarreko batzorde dinamizatzaileko kide eta UEUko bazkideak egin ditu aurkezle lanak.

Bada, azaroaren 9an komunitateari buruzko bideo podcasta argitaratu zen; Maite Luengo Agirrek, Olatz Perez de Viñaspre Garraldak eta Aitor Cevidanes Mirandak parte hartu zuen. Azaroaren 16an, euskara aztergai izango dute Miren Aldasoro Lezeak, Jone Amuategi Aulestiartek eta Naia Laka Arrizubietak.

Hirugarren bideo podcasta azaroaren 23an plazaratuko da eta zaintza izango du hizpide, Eider Saragueta Garridoren eta Ander Prieto de Garayren parte hartzearekin; azkenik, azaroaren 29an etorkizunari buruzkoa argitaratuko da, eta Jone Rubio Mazkiaran, Jon Egaña Huguet eta Aroia Burguete Mikeo izango dira parte-hartzaileak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo UEUk bideo podcast bat egin du ikertzaile euskaldun gazteen iritzia jasotzeko