Fotolia

Milioi bat euro, euskaraz estreinatzen den zinema-eskaintza bermatzeko

Probaren emaitzen arabera, urte oso batean milioi bat euro behar dira astero euskaraz estreinatzen den zinema-eskaintza bermatzeko

Mikel Garcia

Jueves, 20 de julio 2023, 18:41

«Urte osoan milioi bat euro behar dira astero euskarazko estreinaldi bat aurkezten duen zinema-eskaintza bat bermatzeko». Hala erakusten dute UEMAk azaroan abian jarri zuen 'Zinuema' proiektuaren emaitzek. Azken hilabeteetan abian jarritako esperientzia pilotuaren emaitzak aztertu ondoren eman du ezagutzera datu hau.

Publicidad

Esan bezala, zinema aretoetan dagoen euskarazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz, 'Zinuema' egitasmoa sortu zuen UEMAk 2022ko azaroan, Tinko Filmeak enpresarekin elkarlanean. Euskarazko 12 ikus-entzunezkoren egitaraua izan zen ekimenaren oinarria, lau udalerritan eskaini dena, Igorren, Etxarri-Aranatzen, Azpeitian eta Ataunen, non askotariko film eta dokumentalak eman zituzten martxora bitartean. Ekimenak 2.123 ikusle izan ditu, harrera onarekin. Hala, bertako esperientzia pilotuaren ondorio nagusiak zazpi ideia nagusitan laburtu ditu UEMAk: haurrentzako filmek izan dute ikusle gehien, dokumentalek oro har ikusle gutxi izan dute, helduentzako fikziozko filmen hutsunea sumatu da, estreinaldiek ere oso ongi funtzionatu dute, EiTBren aurrestrainaldiek egundoko erantzuna izan dute, gehiengo handi batek ohiko sarrera erosi du eta gutxi izan dira bonoak erosi dituztenak, eta azkenik, haurrentzako filmek, helduentzako fikzioak eta estreinaldiek oso ondo funtzionatu izanak erakutsi du eskaera badagoela.

Datu horiek ikusita, ondorioak aterata, eta udalek ekimena UEMAko udalerrietara zabaltzeko egindako eskaerari erantzunez, mankomunitateak adierazi du aurtengo udazkenean eta neguan bigarren edizioan parte hartzeko nahia agertu duten udaletara zabalduko dela.

Gainera, hirugarren edizio bat egitea aurreikusi da, ekimena mankomunitateko ahalik eta herri gehienetara bideratzeko. Izan ere azken azterlan eta datuek erakutsi duten bezala, ikus-entzunezkoen kontsumoan euskara, gaztelaniarekin alderatuta, oso azpitik dago udalerri euskaldunenetan ere, eta horrek eragin nabarmena du hizkuntza-ohituretan, batez ere gazte hiztunen artean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad