Borrar
Hernaniko Udalak baiezkoa eman dio UEMAri. uema
UEMAko 96. udalerria Hernani izango da

UEMAko 96. udalerria Hernani izango da

Euskaldunen kopurua %70era igo da eta mankomunitatean sartzeko aukera dauka orain

leire larrazabal

Viernes, 2 de diciembre 2022, 20:06

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) kide berria du. Hernani izango da UEMAko 96. udalerria. Oraintsu arte ez zituen betetzen kide izateko baldintza soziolinguistikoak, baina Eustatek urrian zabaldutako eta UEMAk azaroan ezagutarazitako zentsuaren datuak kontuan hartuta, gaur egun %70 da Hernaniko euskaldunen indizea. Zifra horrekin, UEMAko kide izateko modua du lehen aldiz, eta Hernaniko Udalak onartu du 'gonbitea'.

Eustatek urriaren amaieran plazaratu eta UEMAk azaroaren 16an ezagutarazitako datuen arabera, 2021ean, euskaldunen indizea (euskaldunak + ia euskaldunen erdia) %70 da Hernanin. Horixe da, zehazki, udalerri euskalduntzat hartzeko, eta, beraz, UEMAko kide izateko gutxieneko ezagutza-indizea. Euskararen ezagutzak gora egin du Hernanin azken urteotan, nabarmen, baina etxeko erabilerak eta euskara lehen hizkuntza duten herritarren ehunekoa beherantz ari da. Datu horiekin, ezagutzaren eta erabileraren arteko etena leuntzeko, ezinbestekoa da herritarren kontzientziazioa, eta alor horretan UEMAk duen esperientzia eta egiten duen lana bidelagun izango du aurrerantzean Hernaniko Udalak.

Hernanik, iaz, 20.362 biztanle zituen erroldan. UEMAk abenduaren 17an egingo du batzar nagusia, Deban. Batzar horretan, ohi bezala urteko balantzea egiteaz eta urte berrirako plangintza onartzeaz gain, UEMAko kide izateko herri berrien eskaerak ere aztertuko dituzte batzarkideek. Asteasuk pasa den astean erabaki zuen UEMAko kide izatea, eta baietza eman duen azkena Hernani izan da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo UEMAko 96. udalerria Hernani izango da