

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 1 de junio 2019, 21:36
UEMAK, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Iñaki Arregi ikerketa beka sortu du. Egitasmo honek udalerri euskaldunen garapena aztertzea, ikerketa sustatzea eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzea du helburu. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordetzak babestutako bekaren aurtengo deialdian bi saritu egongo dira eta bakoitzak 5.000 euroko diru-laguntza jasoko du.
Udalerri euskaldunak garatzea da euskararen erabilerari sendo eusteko modu eraginkorrena. Ondorio horretara heldu ziren iaz UEMA, Kontseilua, Udako Euskal Unibertsitatea eta Gaindegia, eta udalerri euskaldunak garatzeko hainbat irizpide eta oinarri proposatu zituzten, horiek guztiak hainbat arlotako adituekin batera aztertu ondoren.
Egun UEMAk aztertutako irizpide horiek aintzat hartuta, udalerri euskaldunak garatzeko dinamika praktikoak aztertu eta abian jarri nahi dituzte agintaldi berrian. Hori dela bide, Iñaki Arregi euskaltzale eta hainbat urtez Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen koordinatzaile izandakoaren omenezko beka sortu du euskal erakundeak.
1991. urtean, 17 udalek sortutako mankomunitatea, 82 udalerrik osatzen dute gaur egun. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da. Horrela, herritarrek arlo guztietan euskaraz bizitzea posible izateko lan egiten du mankomunitateak. Euskal lurraldea erabat euskalduntzeaz gaindi, lurgune euskalduna zabaltzea bultzatu nahi du UEMAk.
Zehatzago esanda, udalerri euskaldunak garatzeko proposamen zehatzak eta bideragarriak jorratu nahi ditu Iñaki Arregi Bekaren lehen deialdiak. UEMAk sortutako diru-laguntza, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanaren fruitu da.
Aipatu dugunez, bekaren lehen deialdi honetan, bi lan sarituko dira eta bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu. Proposamenak aurkezteko epea jada zabalik dago eta uztailaren 24an amaituko da. Bestalde, epaimahaiak irailaren 20an jakinaraziko ditu zeintzuk izan diren ikerlan irabazleak. Saria jaso eta laginak aurkeztu arte bederatzi hilabeteko epea izango dute lana aurkeztu ahal izateko. Idazkiek 75 orritik 200 orrialdera bitartean izan beharko dituzte.
Bekak Iñaki Arregi Iñaki euskaltzale eta UEMARren koordinatzailea izandakoaren izena darama. Arregirentzat ezinbestekoa zen UEMAk Euskal Herri euskaldun bat lortzeko egiten zuen lan eta lurgunea zabaltzea. Izan ere, urte asko pasatu zituen Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen egitasmo eta helburuak jendeari helarazten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.