Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 28 de mayo 2021, 11:27
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak ohiko batzar nagusia egingo du larunbat honetan, maiatzaren 29an, Amasa-Villabonan (Gipuzkoa), eta batzarkideek udalen eskaera berriek onartzen dituztenean, 90 herri izatera helduko da. Gainera, bilkuraren ondoren, 30 urteko ibilbidea gogoratzeko ekitaldia egingo du.
UEMAk jakinarazi duenez, larunbat honetako topaketan, Amasa-Villabona eta Zizurkil gehituko dira mankomunitatera, bi udalek osoko bilkuretan hartutako erabakiaren ondotik, eta horrela, inoiz baino udal gehiago izango dira UEMAko kide: 90. Guztien artean, 266.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute.
Batzar nagusia amaitu ondoren, UEMAren 30. urteurrena gogoratzeko ekitaldi instituzionala egingo dute Amasa-Villabonako Gurea antzokian, 11.30ean, 'UEMA: 30 urte, 90 herri... bidea zabaltzen' izenburupean. Bertan izango dira euskalgintzako, erakunde publikoetako eta Euskal Herriko alderdi, sindikatu eta askotariko alorretako ordezkariak.
Ekitaldian, UEMAren hastapenak eta ibilbidea gogoratzeaz gain, azken urteotako ildoak eta aurrera begirakoak ere izango ditu hizpide UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanok.
Ekitaldian hitza hartuko dutenen artean, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia izango dira. Musikariek eta Oinkari dantza taldeko kideek ere hartuko dute parte ekitaldian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.