Borrar
UEMA
UEMA errenta aitorpena euskaraz egitera deitzen ari da

UEMA errenta aitorpena euskaraz egitera deitzen ari da

Mota honetako neurriekin, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izatea bultzatu nahi du

Leire Larrazabal

Jueves, 30 de marzo 2023, 19:34

Urtero bezala, Ogasun Sailarekin kontuak eman behar dira. Eta zergatik ez euskaraz? UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi dute.

Izan ere, 2022ko errenta eta ondarea aitortzeko garaia hemen da. Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik. Beraz, horretan eragin nahi dute UEMAk eta udalek, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez.

Arabako eta Gipuzkoako foru ogasunetan apirilaren 3an hasiko da kanpaina; Nafarroan, apirilaren 11n; eta Bizkaian, apirilaren 17an. Hori bai, UEMAk luzatzen duen mezua berbera da leku guztietan, eta 'Errenta aitorpena euskaraz' lelodun kartel orokorra eta azalpen kartela jarri ditu herritarren eskura.

Errenta euskaraz egiteko modu bat baino gehiago daude: autolikidazio proposamena onartzeko orduan, eta baita aitorpena internetez edo modu mekanizatuan Ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egitean ere, euskaraz egin nahi duzula hautatuz edota dagokion langileari horrela adieraziz. Bestalde, aitorpena gestoria batean eginez gero, errenta aitorpena euskaraz egiteko eta Ogasunekiko harremanetan euskara aukeratzeko borondatea ere adierazi daiteke. Beraz, ez dago aitzakiarik. Euskara gero eta eremu eta arlo anitzagoetara heltzea da helburu, eta pixkanaka-pixkanaka lor daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo UEMA errenta aitorpena euskaraz egitera deitzen ari da