

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Lunes, 6 de marzo 2023, 11:45
Datorren martxoaren 25a mugarria izango da UEMAren historian. 100 udal izatera iritsiko da, eta behin zenbaki biribil horren langara helduta, ekitaldi handia egingo du Azpeitiko Soreasu Antzokian. Udal horien guztien lana eta udalerri euskaldunen garrantzia ez ezik, euskarari eusteko eta euskara biziberritzeko herri honek egin duen ahalegina ikusaraztea eta omentzea da ekitaldiaren helburua.
Ilaski Serrano eta Antton Telleria kazetariek aurkeztuko dute ekitaldia, eta oholtza gainean zuzenean ariko dira Ines Osinaga eta Estitxu Pinatxo musikariak, Elene Carreto eta Ioar Labat dantzariekin, Jon Maia bertsolari eta musikariarekin edota Imanol Epelde irakasle, musikari eta youtuberrarekin batera, besteak beste.
UEMAren bidelagunak diren heinean, Euskal Herriko erakunde publiko nagusien zein euskalgintzaren ordezkariek ere hartuko dute hitza, eta ikus-entzunezkoak ere ez dira faltako. UEMAren ibilbidea erakutsiko duen dokumental laburraz gain, UEMAren lanaz eta udalerri euskaldunen garrantziaz hitz egingo duten hainbat lagun ere ikusi ahal izango dira pantaila handian.
UEMAko kide diren 100 udaletako alkateak eta zinegotziak ere gonbidatu dira ekitaldira. Izan ere, 100 udal horiei aitortza egitea da ekitaldiaren asmoetako bat, euskararen biziberritzeari egin dioten ekarpenagatik eta herritarren aurrean euskara nabarmentzeko duten konpromisoagatik. UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanoren hitzek emango diote amaiera ekitaldiari.
Azpeitiko Soreasu Antzokiak 540 ikuslerentzako lekua du, eta aretoa bete daitekeela aurreikusita, ekitaldira joateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, nahikoa da hona helbidera sartzea eta izena ematea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.