Zurekin
Martes, 7 de noviembre 2023
Bizkaiko Foru Aldundiko liburutegian Udazken Beltza izeneko hitzaldi-zikloa garatuko da hile honetan. Hitzordua astearteetan izango da eta haibat gairen inguruan mintzatuko dira, Jon Kortazarrek zuzenduta. Foru Liburutegia bigarren solairuan kokatua dago eta 19.00etatik aurrera, doako sarrera izango da, edukiera bete arte. Hori bai, bertara sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela aurkeztu beharko da. Ezin zarela bertara hurbildu baina hitzaldia jarraitu nahi duzula? Hauxe duzu streaming bidezko emanaldiaren esteka.
Publicidad
Goazen aztertzera nortzuk izango diren bertako protagonistak. Hasteko, pasa den asteartean, José Manuel López Gasenik 'Euskal krimen literatura' jorratu zuen, euskaraz. Euskaraz ere, datorren asteartean, Xabier Etxanizek Bernardo Atxagaren 'Gizona bere bakardadean' izango du mintzagai. Asteasuarrak 1993an plazaratu zuen liburu hau. Carlosen ikastetxeko kideak kanpamentuetara joaten ziren bitartean -fraideekin, noski-, beraiek -itxuraz ikastetxeko bizimodua egin arren beste erresuma aparteko hartan zeuden lau edo bost lagunek- tiro-praktikak egiten zituzten mendian edo Sabinoren klaseetara joaten ziren hipodromo bateko bulegoan egin behar zuten lapurreta bat prestatzearren.
Hurrengo hitzordua, euskaraz ere, azaroaren 21ean izango da, eta Miren Billelabeitiaren eskutik etorriko zaigu. 'Krimena eta memoria historikoa: Ramón Saizarbitoriaren Lili eta biok' jorratuz. Hurrengo jauzia 28an izango da, José Antonio Morlesinen eskutik, 'Krimen nobeletako azalen irudiak' aztertzeko. Azkenik, aurtengo Udazken Beltzak agur esango digu abenduaren 5ean, Santiago Pérez Isasik 'La novela criminal de Ramiro Pinilla' izenburupean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.