Karla Fernández de Gamboa Vázquez
Domingo, 17 de julio 2022, 00:14
Haztea ez da lan erraza laranjondo batentzat eta are gutxiago beste batzuek trabak jartzen badizkiote: txoriek laranjak lapurtu, gizonak nahi bezala inausi, beldarrak hostoak jan, txakurrak enborrean pixa egin… Horrekin guztiarekin nazkatuta, laranjondoak mendekua hartuko die haiei gauza bera eginez. Polizia ager-tzen denean, laranjondoak ihes egingo du, eta jazarpen barregarri eta zentzugabe baten ondoren, hondartza xarmagarri batera iritsiko da. Han, azkenik, merezi duen atsedena hartu ahal izango du; bitartean, badirudi gainerako pertsonaiek lezioa ikasi dutela. Antinoriren marrazki sinple baina adierazkorrak dira umorez beteriko istorio hau konta-tzeko arduradun nagusiak, testua onomatopeia gutxi batzuetara mugatzen baita. Album ezin hobea da ozen irakurtzeko (edo soinua jartzeko) eta txikienekin batera laranjondoaren abenturaz gozatzeko.
Publicidad
Laranjondoa Andrea Antinori. Itz.: Uxoa Iñurrieta. A fin de cuentos. 40 orr. 16,50 euro.
Paulek izugarri gustuko du amonarekin batera goizean goiz hondartzara joatea. Heldu bezain pronto, amona itsasoan pulunpatu da, Paulek, ordea, nahiago du kalatxoriei begira toallan egotea edo hondarrarekin jolastea. Hondar azpian zer ezkutatzen den jakin nahian, bere itzala ikusi du. Baina zein da itzalean ikusten duena? Ez du, akaso, lehoi baten itxura? Horrela, protagonistaren pentsamenduen eta sentsazioen berri ematen duen testuarekin eta ilustrazio koloretsuekin, neskatxo baten irudimenezko jolasa erakusten zaigu. Bere beldurrei aurre egiteko aukera ere ematen dion jolasa da hori. Gure ingurua beste era batera begiratzera eta behatzera gonbidatzen gaituen albuma da hau. Leire Bilbaok eta Yolanda Mosquerak, hi-tzen eta ilustrazioen bidez hurrenez hurren, trebetasun handia dute udako egunerokotasuna gertakizun poetiko eta eder bihurtzeko.
Noticia Relacionada
Itzal itzela L. Bilbao/I. Mosquera. Ikaselkar. 36 orr. 13,15 euro.
Istorio honen protagonista Yun da, panda gorri familiako kumea. Gurasoek «bat gehiago izango gara familian» esaten diotenean ez du guztiz ulertzen zer suposatuko duen ahizpatxo bat izatea. Bere amak haurdunaldian izandako aldaketen lekuko izan ondoren, ahizpa txikiaren jaiotzak Yunen bizitza zeharo aldatuko du: gurasoak eta aitona-amonak jada ez dira harenak bakarrik. Nahiz eta hasieran batere ez gustatu, ahizpatxo bat izatea zein berezia den deskubrituko du, eta ohartuko da lagun bat izatea baino hobea dela. Leire Salaberriaren lehenengo komikia da hau eta, ohi bezala, bere ilustrazioak nabarmentzekoak dira. Izan ere, naturaltasun eta samurtasun handiz beste haur baten jaiotzak familia-dinamiketan zer eragin izan dezakeen erakusteaz gain, irakurlea Asiako hego-ekialdera ere eramatea lor-tzen du, panda gorriaren habitatera, hain zuzen ere.
Bat gehiago gara Leire Salaberria. Txalaparta. 40 orr. 16,50 euro
Limaren lehenengo egunak dira institutuan eta ezin okerrago hasi dira: ama institutuko zuzendari zorrotza da eta aita euskarako irakaslea; gainera, Paulita tutorea, Lima txikitatik ezagutzen duena, bajan dagoenez, ordezkoa etorri da. Hori gutxi balitz, udako oporretan ezagutu zuen mutil-puska institutu berean hasi da, Limaren gela berean. Baina sorpresa horien atzetik askoz handiagoa den beste bat dator, irakasle berriak Limaren bizitza erabat aldatuko duen zerbait kontatzen baitio. Egia ote da gurasoek Lima mendian aurkitu zutela haurtxo bat besterik ez zenean? Zergatik desagertu ote da Paulita? Zer zerikusi du irakasle berriak horretan? Gorrotxategiren gazteentzako eleberri fresko eta arin honetan intriga, elementu fantastikoak eta euskal mitologiari buruzko erreferentziak nabarmentzen dira. Udako irakurketa baterako osagai erakargarriak.
Lima Miren Gorrotxategi. Elkar. 164 orr. 15,40 euro.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.