Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Segurak hartuko du Udalerri Euskaldunen Eguna. SEGURAKO UDALA
Udalerri Euskaldunen Eguna Seguran (Gipuzkoa) ospatuko dute maiatzaren 30ean

Udalerri Euskaldunen Eguna Seguran (Gipuzkoa) ospatuko dute maiatzaren 30ean

UEMAren parte diren udalerriak batzeaz gain, gainerako herri euskaldunen ezinbesteko hitzordua da egun hauxe

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 2 de febrero 2020, 23:57

Udalerri Euskaldunen Eguna Seguran (Gipuzkoa) ospatuko dute maiatzaren 30ean. Hala, iragarri zuen UEMAk duela egun batzuk. UEMAren parte diren udalerriak batzeaz gain, gainontzeko herri euskaldunen ezinbesteko hitzordua da egun hauxe.

Azken urteotan hizkuntza politikan eremu euskaldunen eta arnasguneen berariazko aitortza, babesa, sustapena eta hedapena erdigune bihurtu da. Hori dela bide, euskal lurraldeko eragile ezberdinak eta UEMA elkarlanean buru belarri arituko dira egun berezi honetarako egitarau oparo bat atontzeko.

Hori dela medio, egun hau prestatzeko lehendabiziko batzarra asteazkenean, urtarrilak 29, burutu zuten udalerri honetako elkarte eta euskaltzale ezberdinek. Hauxe Segurako Danon Gelan ospatu zen. Lehen urtero egiten zen jaia, hemendik aurrera bi urterik behin ospatuko da. 2018. urteko hitzordua Diman (Bizkaia) izan zen.

Etorkizuneko Euskal Herri euskaldun baten alde lanean ari den erakunde publikoa da UEMA. Euskal Herriko mutur batean zein bestean sakabanatuta egon arren, eta neurriz ere denak berdinak ez izan arren, elkarren artean antzekotasun handiak dituzten herri erzberdinez osatuta dago. UEMA osatzen duten udalerrietako biztanleen %70ak baino gehiagok daki euskaraz.

1991. urtean, 17 udalek sortutako mankomunitatea, lurgune euskaldunetako 82 udalerrik osatzen dute gaur egun. Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako udalak biltzen dituen mankomunitate bakarra da. Horrela, herritarrek arlo guztietan euskaraz bizitzea posible izateko lan egiten du mankomunitateak. Euskara nagusi den lurgunea erabat euskalduntzeaz gain, lurgune euskalduna zabaltzea bultzatu nahi du UEMAk.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Udalerri Euskaldunen Eguna Seguran (Gipuzkoa) ospatuko dute maiatzaren 30ean