Borrar
Egitasmo berezi honen bitartez mende erdiko UEUren ibilbide oparoa aintzatetsi nahi izan dute, baita etorkizunari ilusioz ekiteko indarrak bildu ere. @elhuyar
«Harro gaude UEUren ibilbideaz, baina oraindik erronka asko ditugu»

«Harro gaude UEUren ibilbideaz, baina oraindik erronka asko ditugu»

Udako Euskal Unibertstiateak bere ibilbideko 50. urteurrena ospatu zuen asteazkenean, Bilboko Kafe Antzokian eskainitako ekitaldi nagusian

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 22 de septiembre 2022, 10:11

Udako Euskal Unibertsitateak bere ibilbideko 50. urteurrena ospatu zuen asteazkenean Bilboko Kafe Antzokian ospatutako ekitaldi nagusian. Egitasmo berezi honen bitartez mende erdiko UEUren ibilbide oparoa aintzatetsi nahi izan dute, baita etorkizunari ilusioz ekiteko indarrak bildu ere.

Bertan Udako Euskal Unibertsitatearen 50 urte hauek laburtzen dituen ekoizpena eman zuten ezagutzera. Horrez gain, erakundeak Hiru Damatxo eta BIRA produkzioarekin batera egindako spot berria ere eskaini zuten. Bilboko ekitaldian Xabier Amuriza bertsolariak idatzitako eta Oskorrik musikatutako 'Euskal Unibertsitatearen koplak' kanta abesteko aukera ere izan zuten.

Kepa Sarasola UEUko zuzendariak nabarmendu zuenez, erakundearen ibilbideaz harro daude, euskara hizkuntza unibertsitatean modu naturalean erabiltzeko baliabide izan baita, euskara teknikoa finkatzeko agentea eta euskarazko etengabeko formazioan erreferentzia esanguratsua.

UEUko Idazkari Nagusi den Ane Sarasuak, aldiz, etorkizun hurbil bati begira dituzten erronken berri eman zuen: batetik, euskarazko online unibertsitatea sortzea; bestetik, euskarazko ikerketa bultzatzea; eta azkenik, euskarazko produkzio zientifikoa bultzatu eta etengabeko euskarazko formazioa lehenestea. Dena den, Sarasuak zioenez, erronka guzti hauek sarea eta ilusioa izanda ere, horretarako aitortza eta baliabideak ezinbestekoak dira.

Bertako agertokitik euskalgintzako pertsonai publiko eta erakunde ugari igaro ziren, hala nola, Kepa Sarasola UEUko zuzendaria; Ane Sarasua UEUko Idazkari Nagusia; Dimegaz elkartea; Joseba Sarrionandia idazlea; Pili Kaltzada kazetari eta UEUkidea; Arturo Elosegi, Rakel Gamito eta Maite Luengo ikertzaile eta UEUkideak; Xabier Amuriza bertsolaria eta UEUko musika saileko kideak diren Ainhoa Markinez, Jose Ramon Arbe edota Nerea Zuloaga.

Baita EAEko Hezkuntza sailburua den Jokin Bildarratz ere. Hezkuntza sailburuak Udako Euskal Unibertsitateak mende erdi honetan emandako aurrerapausoak goraipatu zituen, hala nola, ikasketak, formazioa, ikerketa, zabalkunde zientifikoa edota gogoeta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Harro gaude UEUren ibilbideaz, baina oraindik erronka asko ditugu»