Aserejé
Buru-belarri ·
Udan badirudi melodia itsaskorrak eta dantzakorrak baino ez direla entzuten. Hona hemen gure omenaldiaSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
Udan badirudi melodia itsaskorrak eta dantzakorrak baino ez direla entzuten. Hona hemen gure omenaldiaAserejé, ja deje tejebe tude jebere... Nola jarraitzen duen al dakizu? Ziur baietz. Eta onartu nahi ez baduzu, ere. Eta ziur ere mila aldiz dantzatu duzula. Pauso guztiak buruz dakizkizulako edo aldamenekoak ederki egiten duelako koreografia osoa eta bere mugimendu guztiak kopiatzen dituzulako.
Udan gaude, nahiz eta inoiz bizi izan dugun udarik ezohikoenean egon. Diskotekak itxi dituzte berriz ere eta badirudi Footlooseko herrixkan bizi garela. Ezin da dantzatu. Kevin Bacon eta Sarah Jessica Parker aktoreek 1984an protagonizatu zuten pelikula horretan Shaw Moore izeneko apaizak gazteei dantza egitea debekatu egin zien. Kasu honetan, erlijioa alde batera geratu da eta debekua koronabirus madarikatuak ezarri du.
Ezin dugu dantzarik egin baina musika ez da gelditu -nahiz eta egoera latzean egon-. Abesti berriak aurkeztu dira aurten, baita diskoak ere, baina, egia esan, betiko udako abestiak faltan botatzen ditut. Itsaskorrak eta nekagarriak diren horietakoak. Ez dute letra sakonak... baina alaiak dira beti. Itoiz taldeak zioen bezala «edozein herriko jaixetan» dantzatzeko dira. Lagunen artean disfrutatzeko.
Horrelako plana behintzat datorren urtera arte atzeratu beharko dugu. Orain kontzertuekin disfrutatu dezakegu -maskarak kendu gabe eta distantziak mantenduz, nola ez- baina diskotekak eta jai herrikoiak beste momentu baterako utziko ditugu. Eta egoera honen aurrean, galdera bat: udako abestirik gabe geratu gara?
Shakira, Jennifer López, Chayanne, King África, Los del Río, Thalia, David Civera, Georgie Dann -atal honen erregea-, Coyote Dax, Enrique Iglesias... Ay ama! Denetarik izan dugu! Baina aurten udako abestiaren atala esleitu gabe geratuko dela badirudi. Ez dago behin eta berriro diskotekan jartzen duten abestirik. Beraz, atzeratuta bazabiltza, 'Aserejé' kantaren letra behingoz ikasi dezakezu. Ba al zenekien atzerrian jendeak leloak erderaz egindako esaldia zela uste zutela? Zelako desengainua egia ezagutzean...!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.