Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Sábado, 1 de mayo 2021, 20:54
Udaberriko kultura-jarduerak aurkeztu dituzte Laudion. Horrela, maiatzaren 1etik 30era zenbait jarduera antolatu dituzte, besteak beste, dantza-ikuskizunak, ipuin-kontalariak eta antzerkiak. Jarduerak toki desberdinetan izango dira, eta ia gehienak aire zabalean, hala nola, Herriko plazan, Alberto Acero plazan, Gardeako plazan eta Aldai plazan izango dira. Dena den, euria eginez gero, lehen bi tokietan egindako jarduerak Aldai plazara pasatuko dira.
Jarduerei dagokienez, lehen egunean, larunbatean, maiatzaren 1ean, Veracruz hirukote nafarraren kontzertua izango da Alberto Acero plazan, 19.00etan. Hurrengo egunean, maiatzaren 2an, Itxarkundia Dantza Taldearen dantza-taldearen ikuskizuna izango da, 13.30ean, Gardeako plazan. Egun berean, baina arratsaldean, 17.30ean, Herriko plazan, Nai malabarista ariko da, 'Munduan mozorroturik' euskarazko ikuskizunarekin. Malabaristak munduko leku askotatik ekarritako mozorroak erakutsiko ditu.
Maiatzaren 7an, ostiralean, iaz izan genuen konfinamenduan egunero musika-tresna desberdinekin bere balkoitik kontzertu laburrak ematen zituen Txomin & Txistuman kontzertua izango da, 19.00etan, Aldai plazan. Hurrengo astean jada, maiatzaren 15ean, Dr. Lawson taldearen kontzertua izango da.
Maiatzaren 21ean, ostiralean, Boni Ofogo kamerundarrak ipuinak eta kondairak kontatuko ditu 19.00etan, Aldai Plazan. Hurrengo egunean, Andaluziaren omenezko eguna izango da, eta bi saioa izango dira. Goizean, 12.30ean, meza Rozieroa izango da, eta arratsaldean, 18.30ean, 'Rubito Hijo' taldearen kontzertua. Azkenik, maiatzaren 30ean, igandean, Trapu Zaharra antzerki-taldearen emanaldia izango da, 19.00etan Herriko plazan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.