Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek belaunaldi oso baten haurtzaroa markatu zuten, eta abenduan Don Don Kikilikonen lehen saioa emititu zenetik 40 urte bete direla aprobetxatuz, non Xabier Otaegik, Juan Ignacio 'Piter' Ansorenak eta Txema Vitoriak telebistarako jauzia eman zuten, Euskal Telebistak 'Txirri, Mirri eta Txiribiton. Mende erdia Euskal Herria alaitzen' dokumentalaren bidez gogorarazi nahi izan ditu. Lan hori urtarrilaren 1ean emango da, 21.45ean, ETB1en.
Zalantzarik gabe, Euskal Herriko sinbolo bihurtu diren pertsonaia garrantzitsu hauek pantaila txikira iristeak betiko aldatu zuen euskal haurren entretenimendua, eta ikusi beharreko programa bihurtu zen etxe guztietan. Hala, aipatutako urteurren esanguratsua aprobetxatuz, Euskal Telebistak behar bezala gogoratu nahi izan ditu: «Baleuko ekoiztetxeak sortutako lan hau pailazo hauen jardunaz orain arte egindako dokumentalik osatuena da», diote bere arduradunek.
Noticia relacionada
Zehazki, orain arteko pailazoen ibilbide osoa kontatuko du, eta emozioz beteko du ikuslea. «Haien bidelagun eta jarraitzaileei egindako elkarrizketekin dago osatua. Izan ere, pailazoak izateaz gain, umorearen eskola bat sortu zuten», esan dute. Izan ere, aipatzekoa da gaur egungo Euskal Herriko aurpegi ezagun mordoa hasi zela beraiekin lanean, hala nola, Jaime Otamendi, Aizpea Goenaga, Elena Irureta… Eta beste askok urte luzez lagundu dituzte: Ixiar Oreja, Maitane Segurola, Elvi sabeliztuna, Txan magoa, Fede Badiola… Horiek emango diote ahotsa gure kontakizunari.
Nostalgikoek ere jakin behar dute ez direla faltako beste garai batera eramango gaituzten artxiboko irudiak edota haien ibilbide osoan hain presente egon diren abestiak. «Herriarenak bihurtu diren kantu horiek ere omendu nahi izan ditu dokumentalak. Horretarako, hiru bideoklip ikusiko ditugu: Gure Zirkuko artistek 'Paristik natorren' abestu dute, Euskal Telebistako hainbat aurpegi ezagunek, 'Altza Pelipe', eta Donostiako Udaleko Abesbatza Txikiak, 'Pintto, Pintto'», nabarmendu dute.
Baina Txirri, Mirri eta Txiribiton ez ziren bat-batean sortu. Bere ikuskizunak 1972an hasi ziren, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenekin. Frankismo ilunean ekin zioten Donostiako haurrentzako euskarazko mundu magikoari eta abestiak sortzeari. Kresala elkarte famatuan hasi ziren, baina haien Antzoki Zahar maitean lortu zuten haurtxoen bihotzetan sartzea. «Hasi ginenean, ez zegoen haurrentzako euskarazko ikuskizunik», nabarmendu dute behin baino gehiagotan.
Beraz, 50 urte baino gehiago igaro dira pailazo hauek lehenengo urratsak eman zituztenetik, ehunka telebista ordu egin dituzte, Euskal Herri osoko oholtzetara igo dira, hogei disko baino gehiago eta hamaika liburu argitaratu dituzte. Besteak beste, Don Don Kikilikon, Funtzioa, Xagusarroski kondea, Patxistein doktorea, Pantera Beltza, Barre Busa, TrikiTraka TrikTron… Hau da, izugarrizko balioa duen ondarea utzi dute.
Hori esanda, anima zaitez 2025eko lehen egunean 21.45etik aurrera 'Txirri, Mirri eta Txiribiton. Mende erdia Euskal Herria alaitzen' dokumentalaz gozatzera, garai on batzuetara itzuliko zara eta!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.