Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 17 de junio 2021, 17:50
Txinako Gobernuak Apple Daily egunkariko zuzendaritzako bost kide atxilotu ditu. Horien artean hedabidearen erredakzio burua den Ryan Law eta egunkariko zuzendari nagusi Cheung Kim-hung daude. Asteazken honetan jazo ziren gertakariok, herrialdeko 500 polizia inguru egunkariak Hong Kongen duen egoitzara bertaratu zirelarik, baita bost kargu eraman ere. Operazioa «nazioarteko herrialdeekin elkarlanean aritzea» egotzita eraman da aurrera.
Izan ere, duela urte batetik martxan dagoen Segurtasun Nazionalerako Legea erabili dute operazioa exekutatzeko. Poliziak hedabide honen instalazioak aztertzen dituen bigarren aldia da azken urtean. Apple Daily Jimmy Lai ekintzaileak jarri zuen abian 1995. urtean. Hala, hauxe bera ere atxiloturik dago pasa den urteko abuztutik.
Li Kwai-wah poliziaburuak adierazi duenez, egunkariak plazaratutako 30 artikulu ingurutan oinarritu dira zuzendaritzako bost kideren horien kontrako karguak aurkezteko. Bere esanetan, zuzendaritza honek artikuluotan munduko gobernu ezberdinei Hong Kongen eta Txinaren kontrako erabakiak har zitzatela eskatzen omen zuten.
Apple Dailyk bere irakurleei bideratutako mezu batean adierazi zuenez, «Hong Kongen prentsa askatasunaren babesa hari batetik dago zintzilik». Era berean, egunkariko kazetarien sindikatuak, «prentsa askatasuna doan urratzea» egotzi dio Txinako Gobernuari. Komunikabideak streaming bidez eman zuen bortxaketa Facebookeko bere kontuan, eta irudietan ikusi zitekenez, poliziek gunea hesitu eta eraikinean sartu ziren.
2020ko ekainean indarrean sartu zen Segurtasun Nazionalaren Legea, Hong Kongen Txinako kritikoen aurkako errepresio orokorraren ondoren. 2019ko demokraziaren aldeko manifestazio erraldoietatik eratorritakoa, alegia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.