Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Boo Kwai mutiko bihurriaren abenturak ezagutuko ditugu. zinea.eus

Txikientzako Zinema Euskaraz: 'Boo Kwai eta museoaren lapurreta'

Azaroaren 1ean helduko da Hego Euskal Herriko zinemetara animaziozko pelikula hau

Zurekin

Viernes, 27 de octubre 2023, 14:33

'Boo Kwai eta museoaren lapurreta' (2022) filma Zineuskadi Elkartearen Zinema Euskaraz ekimenaren eskutik helduko da Hego Euskal Herriko zinemetara azaroaren 1ean. Ekoizpen txinatarra duen animaziozko filma da, Eduardo Schuld zinemagilearen zuzendaritzapean.

Publicidad

Filmean Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten euskaratutako zortzigarren filma dugu hauxe, 'Superheroien familia', 'Yuku eta Himalaiako lorea', 'Momiak', 'Lau ahizpa magikoak', 'Mavka: basoaren zaindaria', 'Alan giza antena' eta 'Abentura erraldoia' lanen ostean.

Horrela, programa honek euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza sailak bultzatuta, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

Eta ildo beretik jarraituko dute. Izan ere, haren arduradunek aurreratu dutenez, urte amaiera bitartean, beste hainbat film estreinatuko dituzte. Horien artean, 'Doraemon eta dinosaurioen irla misteriotsua', datorren azaroaren 10ean. Beraz, etxeko txikiek goza dezatela zinema euskaraz kontsumituz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad