Borrar
Txertaketa-eskarirako behatoki honek herrialde ezberdinei mota guztietako txertoekin lotutako desinformazioari eta mesfidantzari kontra egiteko tresnak ahalbidetuko ditu. Fotolia
Txertoekiko mesfidantzari aurre egiteko nazioarteko behatoki bat jarri dute martxan

Txertoekiko mesfidantzari aurre egiteko nazioarteko behatoki bat jarri dute martxan

UNICEFek, Yaleko Munduko Osasun Institutuak eta Public Good Projectsek egin dute bat egitasmo honetan

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 29 de abril 2021

Txertoen inguruko fidagaiztasunari aurre egiteko behatoki bat jarri dute abian nazioarteko eragile ezberdinek. Izan ere, UNICEFek, Yaleko Munduko Osasun Institutuak eta Public Good Projectsek elkarlanean txertaketa-eskarirako behatoki bat abiarazi dute, herrialde ezberdinei mota guztietako txertoekin lotutako desinformazioari eta mesfidantzari kontra egiteko tresnak ahalbidetzeko. Hala, ostegun honetan eman zituzten ezagutzera New Yorken (AEB) egitasmo berri honen nondik-norakoak.

Herrialdeak koronabirusaren aurkako txertoa banatzen dabiltzan garaiotan, osasun publikoko adituek herritarrei ematearen zailtasuna ondo baino hobeto ezagutzen dute. Jendearen ziurgabetasuna areagotu egin da ezohiko garaiotan, eta, are gehiago «infodemia» deitutakoarekin, informazio eta desinformazio-epidemia gehitzen direnean.

Hori dela medio, 'Vaccination Demand Observatory' tresna aitzindariari esker, prestakuntza-ikastaroak, laguntza teknikoa eta ikerketa-lanak atontzen ari dira eragileok, nazioarteko herrialde ezberdinei beharrezkoak dituzten bitartekoak eskaintzeko, desinformazioak eta mesfidantzak txerto guztietan duten eragina arintzeko helburuarekin.

Programa berritzaile hau hiru ildok osatzen dute: batetik, gizartea entzutearen eta jendea entzutearen harira irabazitako ezagutzekin eduki aproposak sortzea eta edukiok aztertzea; bestetik, prestakuntza eta hezkuntza-programa bat txerto guztiekin lotutako erronkei heltzeko; eta, azkenik komunikazio laborategi bat.

Angus Thomson UNICEFeko goi mailako zientzialariak gai honen inguruan nabarmendu duenez, antsietatea eta ziurgabetasuna nagusi diren ezohiko garaiotan, jendeak oso zentzuzko galdera eta kezkak ditu txertoen inguruan. Baina, desinformazioaren denbora hauetan norbanakoa nahastu egin daiteke txertoen inguruan informazioa bilatzerako orduan. Bere esanetan: «behatoki honek herrialdeak ziurgabetasun eta desinformazio hori garaitzen lagunduko ditu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Txertoekiko mesfidantzari aurre egiteko nazioarteko behatoki bat jarri dute martxan