Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Lunes, 14 de septiembre 2020, 19:17
Hilabete bat baino gutxiago pasa da Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Afrikan poliobirusa desagertu egin zela iragarri zuenetik. Arrez geroztik, munduko beste bi herrialdeetan aurkitu izan dira polio kasuak, Afganistanen eta Pakistanen hain zuzen. Hala eta guztiz ere, orain dela gutxi Sudanen eta Yemenen aurkitutako bi agerraldik agerian utzi dute Afrikan oraindik bidaia luze bat geratzen dela gaixotasun horri behin behineko agurra emateko. Txertaketa-tasa baxuak dira bertan, herrialdeek bizi dituzten gatazka armatuak direla eta. Orain gainera, Covid-19aren pandemiak ez du egoera batere errazten.
OME eta UNICEF Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) «oso kezkatuta» agertu dira datu horien aurrean. Izatez, eta idatzi baten bidez jakinarazi dutenez, azken agerraldi horiek Covid-19aren garaiko lehen agerraldiak omen dira. «Kasu hauek herrialdeek dituzten arazoekin lotuta daude zuzenean. Ez dute behar bezainbesteko osasun-laguntzarik jasotzen, eta pandemiak, gainera, txertaketa-tasen izugarrizko murrizketa bat eragin du», diote idatzian.
Poliomielitis-en aurka ematen den aho-bidezko txertoa bost urtetik beherako haurrei ematen oi zaie, horien immunitate sistema aktibatzeko. Hala ere baina, txertaketa-tasa baxua dagoen zonaldeetan birusa ez da desagertzen, eta denbora luzez bizi izaten da. Kasu batzuetan, birusa mutatu egiten da, paralisia eragiteko ahalmena garatuz. Azken hori da, hain zuzen, Sudanen eta Yemenen aurkitu duten poliomielitis mota.
Bi agerraldi horien arteko testuingurua oso antzekoa da. Sudaneko kasuan esaterako, -2009an birus horren azken agerraldia bizi izan zuena-, txertaketa gauzatzeko prozesuak hainbat erronka ditu: Herritarrak alde batetik bestera dabiltza, bai nomadismoaren ondorioz edo borroka armatuetatik ihesean, herrialde ezberdinetatik joan-etorrian. Beste alde batetik, biolentziaren ondorioz iristea ia ezinezkoa den tokietara joatea ere desafio hutsean bilakatu da Sudanen.
Yemenen, aldiz, kasu berri horiek gune berean kontzentratzen dira: herrialdeko ipar-mendebaldean. Gerran daude, Sa'dah-en gobernupean, eta bi urte daramatza polioaren aurkako txertaketa programak bertara sartu ahal izan gabe.
«Covid-19ak egoera guztiz okertu du, baina haurrei laguntzeko arazo horiek aurretik egon izan dira», adierazi du Juliette Toumak, Ekialde Ertainean eta Afrikako iparraldean UNICEFeko bozeramaileak. Halaber, gehitu duenez, «larrialdi mezu bat bidaltzen ari gara. Polioak ez ditu fronterak ezagutzen eta bere horretan jarraituko du txertoa toki guztietara heltzen ez bada», dio.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.