Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 13 de julio 2022, 17:33
Larunbat honetan, uztailaren 16an, Txapel Reggaearen edizio berri bat ospatuko da Armintzan, egun bateko formatuarekin. Oraingo honetan berriz ere jaialdiak bi eszenatoki aurkeztuko ditu: Dub Stage izenekoa, arratsaldeko lauretan abiatuko dena; eta, BioBizz Portua Stage, iluntzeko hamarretatik aurrera martxan egongo dena. Orotara nazioarteko, nahiz euskal lurraldeko hamar musika emanaldi izango dira bertaratzen direnen gozagarri.
Gipuzkoako Selektah Stepi Eta Lagunak, hip hop eta reggae euskal eszenaren aitzindariak direnek irekiko dute arratsaldeko kontzertuen egitaraua. Ondoren, Nafarroatik ailegatutako Errege Sound izango da agertoki gainean, Reggae, Roots, Dancehall eta azpigenero elektronikoak konposatzen dituena.
Era berean, Arabako eszenako ordezkari gisa, Turning Point Sound dator, euskal klub eta Sound Systems eszenako ohiko gonbidatua dena, hain zuzen ere. Bomb Bass Hifi bizkaitarrek, aldiz, gure lurralde historikoko anfitrioi lanak egingo dituzte. Bilbon oinarrituriko kolektiboa da, eta eskarmentu handia du bai selektore gisa, baita diskoak editatzen ere.
Bestalde, hamarretatik aurrera Armintzako portuan ikus-entzuleek sei kontzertu ezinhobez gozatu ahal izango dute. Lehenak oholtzaratzen Dub Rod Taylor eta Heartical taldeak izango dira. Rod Taylor ahots argiko abeslari jamaikarrak Heartical banda frantziarra izango du bidelagun eszenatoki gainean. Akatz banda bilbotarrak, aldiz, 'Yuyu' ska klasikoko, reggaeko eta jazz jamaikarreko hamabi kantu biltzen dituen albuma emango du aditzera, R & B apainduraz eta swing dantzagarriko eta punk jarrerako esentziez josita datorrena.
Bestalde, Ipar Euskal Herriko Xiberoots taldeak Reggaearen soinu tradizionalak nahasiko ditu, beat elektro/pop ekarririk, basua funky/transe batekin, eta 70eko giro batekin uztartuaz. Ekoizten duten abesti oro koherentea eta musikalki orekatua izan ohi da. The Titanians talde iruindarra, berriz, kultur eszena jamaikarra islatzen ahaleginduko da. Izan ere, reggae, dub, soul, funk edo rap doinuak azaleratzen dituzte.
Era berean, George Palmer & Well Charge Band donostiarrak zur eta lur utziko ditu ikus-entzuleak, George Palmer nazioarteko reggae abeslariak Tacumah Reggae Band taldeko musikariekin elkartzen baititu bere indarrak. Aldaera klasikoenetatik (rocksteady) interpretazio modernoagoetaraino (ragga, dancehall) eramango ditu bertaratzen direnak. Azkenik, Potato banda arabakarrak, rocksteady, dub, lovers rock, raggamuffin edo roots kutsuko soinuak interpretatuko ditu, bere 35 urte baino gehiagoko ibilbide musikala aditzera emanez.
Eta, jakina, aipatutako guztiaz gain, onena Armintzako giro ezin hobea izango da, pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren. Izan ere, badakigu Txapel Reggae 1990etik ibilbide luzea duen jaialdia dela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.