Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 19 de julio 2022, 12:31
Pandemiaren ezohikotasunaren ondoren berriro ere tokiko musika jaialdi txiki batez gozatu ahal izan dut. Urteak dira Armintzara musika festibal hau ikustera bertaratzen naizela, eta bertan bizi den giroa ikaragarria da. Izan ere, reggae musikaren zale eta ez zaleak biltzen dira bertan, musika estilo konkretu batetatik urrunago doan egitasmo musikala baita hauxe.
Gero eta ospe gehiago hartzen hasia da Txapel Reggaea, bertara Bizkaitik kanpoko jendea ailegatzen baita gaur egun. Gipuzkoako, Arabako, nahiz Euskal Herritik kanpoko jendearekin egin dut topo aurten bertan, eta sinestezina da musika jaialdi herrikoi batek har dezakeen oihartzun ikaragarria. Herria furgonetaz eta kanpadendaz betetzen da, eta bertaratutakoen artean ematen den 'rollo ona' eztabaidaezina da.
Aurtengo kartela beste urte batzuetakoa baino askoz bertakoagoa izan da, nazioarteko artisten presentzia erabat eskasa izan delarik. Dena den, banda herrikoiak kontratatzeak egin du betidanik jaialdi hau hain xarmangarri, balio erantsi delako bat eskaini diolarik, beste jaialdi batzuekin alderatuta.
Denbora lagun, Dub Stage esparrura bertaratu zirenek egundoko giroaz gozatu ahal izan zuten. Adin guztietako jendea batu zen Armintzako Skateparkaren esparruetan, eta, giroa arratsaldeko laureratik iluntzeko hamarretara bitarte luzatu zen. Bertatik Selektah Stepi eta Lagunak musika talde gipuzkoarra nabarmenduko nuke, hip hop eta reggae euskal eszenaren aitzindariak direnak, publiko guztia zur eta lur utzi zituztenak.
Hamarretan, aldiz, giroa Armintzako portura lekualdatu zen. Bertan egundoko gau musikatua izan genuen aurretik. Izan ziren sei kontzertuen artean (Rod Taylor& Heartical, The Titanians, George Palmer & Well Charge Band, Akatz, Xiberoots, eta Potato Ska Reggae Banda), azken hiru hauen musika emanaldiak goraipatuko nituzke.
Akatzek azken 30 urteotako ibilbideko ska klasikoko eta reggae nahiz jazz jamaikarreko pieza ezinhobeak eman zituen ezagutzera. Xiberootsek, berriz, reggaeari soinu tradizionalak uztartu zizkioten, beat elektro/pop ekarririk, basua funky/transe batekin, eta dena euskara hutsean. Talde honen izenak euren jaioterriari egiten dio erreferentzia, Zuberoari, alegia. Azkenik, Potato ska reggae banda arabarrak azken lau hamarkadotan hain ezagun egin dituen ska, rocksteady, dub, lovers rock, raggamuffin edo roots kutsuko abesti ezinhobeak interpretatu zituen. Eta hori Rod Taylor jaialdian egoteak ekarri zuen interesaz hitz egin gabe...
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.