Txango musikala Ariel Rotekin
Buru-belarri ·
'Un país para escucharlo' telebista saioan eskualde bakoitzeko melodiak entzuteko aukera eskaintzen digute, eta gidari aditu baten eskutik gaineraSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
'Un país para escucharlo' telebista saioan eskualde bakoitzeko melodiak entzuteko aukera eskaintzen digute, eta gidari aditu baten eskutik gaineraAskotan esan dut programa musikalak behar ditugula telebistan. Realityak ez. Horiek saio musikalak baino, realityak direlako gehien bat. Abesten dute, ahots onak entzuten dira noizean behin, baina ez, ez dira melomanook faltan botatzen ditugun saioak. Badakizue, 80. hamarkadan, 'La bola de cristal' edo 'Aplauso' bezalakoak, eta 90. hamarkadan 'Música Sí'-ren estilokoak.
Musikariak musikari buruz hitz egiten. Erraza da. Elkarrizketa bat eta musika zuzenean jotzea. Gitarra eta ahotsa. Besterik ez da behar. Hala ere, gero eta zailagoa da honelako saio bat topatzea. Behintzat kate publikoek kulturaren alde apostua egiten dute. Nahiz eta txikia izan.
Gaurkoan telebista saio bat gomendatuko dizuet. Saio musikala, noski. La 2en 'Un país para escucharlo'ren bigarren denboraldia igortzen ari dira. Ariel Rot Espainiako eskualde desberdinak bisitatzen ditu. Baina bertako eraikinik garrantzitsuenak eta gastronomia erakutsi beharrean, musika eskaintzen digu. Tequila taldeko gitarristak gidari aditu baten laguntza du atal bakoitzean. Bertako musikari bat, hain zuzen ere.
Duela egun gutxi batzuk, Gipuzkoako melodiak ezagutu genituen Mikel Erentxun abeslariaren eskutik. Loquillo, Izaro, Niña Coyote eta Chico Tornado, Elena Setién eta La Furia bezalako gonbidatuak egon ziren, besteak beste. La Concha, Parte Zaharra, Urgull... eta Donostiako hainbat toki xarmangarri grabatu zituzten. Denboraldi honetan El Drogasekin batera Nafarroa eta Errioxa ezagutu genituen eta iaz Mikel Izal eta Fitorekin Bizkaia eta Araba bisitatu genituen.
Baina Euskal Herritik kanpoko beste eskualdeak ikusteko aukera ere izan dugu. Bartzelona eta Aragoi dira, momentuz, gehien gustatu zaizkidanak, baina aitortu behar dut oraindik ez ditudala guztiak ikusi. Banan-banan gozatu daitezkeen atalak dira, konexio txikia baino ez dutelako, 'Black Mirror'-ekin gertatzen den moduan. Bertan Miley Cyrus behin agertu zen arren, agian ez da konparaziorik aproposena, baina, tira, nahi duzun ordenean ikus ditzakezu. Eta, ahal izanez gero, paper eta arkatz batekin, beti talde berri interesgarriak aurkitzen baitira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.