Borrar
Txakurra neguan zaintzeko aholkurik onenak

Txakurra neguan zaintzeko aholkurik onenak

Elikadura, azala, ilea… Kontuan hartu beharreko hainbat alderdi azalduko ditugu testu honetan

NAHIKARI CAYADO

Viernes, 26 de noviembre 2021, 21:24

Txakurrek, gizakiek bezala, behar espezifikoak dituzte urteko sasoi bakoitzean. Arraza batzuek beste batzuek baino hobeto jasaten dute hotza, baina guztiek behar dituzte zainketa batzuk neguko hilabeteetan. Funtsezkoa da haien elikaduran eta higienean arreta jartzea, batez ere txakurkumeak direnean. Jarraian, txakurra neguan ondo zaintzeko aholkurik onenak azalduko dizkizugu.

Elikadura da txakurra osasuntsu eta zoriontsu hazteko zutabe garrantzitsuenetako bat. Animaliaren adina, tamaina eta osasun-egoeran oinarrituta egon behar du. Hotz handieneko hilabeteetan, txakurrak ez dira hain aktiboak izaten; beraz, kontuz zure maskota gehiegi elikatzearekin.

Gaur egun, maskotentzako arropa asko dago, hainbat neurri ezberdinetan eta diseinutan. Arrazoi batengatik zure txakurra arropa erabiltzera ohitzen ez bada, jarri manta polar on bat ohean.

Berogailuaren tenperatura oso altua bada, beroak nahiz gehiegizko hezetasunak dermatitisa eragin diezaieke txakurrei. Arreta berezia jarri orrazterako orduan, korapilorik sor ez dadin eta larruazala izerditu ez dadin.

Animaliari ilea moztu behar badiozu, gogoratu ilea hotzaren aurrean duen babes naturala dela. Beraz, ez moztu laburregi. Hala ere, kontuan izan badirela eremu jakin batzuk non laburrago geratu behar den ilea, zoru bustiarekin kontaktuan egon ez dadin. Horiek hankak eta urdaila dira.

Paseatu eta jolastu

Kanpoan hotz egiten duela ez da aitzakia txakurra paseatzera ez ateratzeko. Txakur guztiek egunero ariketa fisikoa egin behar dute osasunez ondo egoteko. Gainera, paseoek berotan sartzeko balioko diote. Hori bai, ibilbidea udan baino laburragoa izan daiteke, eta hori konpentsatzeko, denbora gehiago eman dezakezu zure maskotarekin etxean jolasten.

Neguan txakurraren azala zaintzeko trikimailurik onenetako bat honako hau da. Muturrean eta kuxinetan baselina naturala aplikatu, tenperatura baxuen ondorioz arrakalarik ager ez dadin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Txakurra neguan zaintzeko aholkurik onenak