Borrar
Hachiko txakurraren estatua, Shibuyako tren geltokiaren aurreko plazan.
Txakur bat maskotatzat izateak ematen dituen abantailak

Txakur bat maskotatzat izateak ematen dituen abantailak

OSASUNA ·

Depresioa eta estresa ekiditzen laguntzen dute, osasunean eragin oso positiboak gauzatuz

NAHIKARI CAYADO

Lunes, 13 de enero 2020, 01:19

Txakur bat daukanak altxor bat dauka. Aspalditik esaten da gizakiaren lagunik onena dela. Beti dago jabearen alboan, jolasteko edota alaitzeko prest. Etxera itzultzean ere beti egoten dira zain. Batzuetan gainera, bizitza osoa egoten dira zain, Hachiko txakur famatuaren antzera. Akita arrazako animali japoniar honek egunero itxaroten zion bere jabeari tren geltokian, urte luzez bertaratu zen, gizona zendu eta urte askotan zehar, txakurrak berak bizia galdu zuen arte.

Ikerketek diotenez, txakur bat izateak hainbat abantaila dakarzkio gizakiari. Haien artean esate baterako, estresa gutxitzen du, depresioa ekiditzen laguntzen du, alaitasuna ematen du, eta guzti honek osasunean eragin oso positiboak dauzka. Goldn izeneko enpresak, non maskotak hezitzen diren, txakurren jabedun ziren hainbat pertsonei egin zieten inkesta. Bertan, %87ak erantzun zuenez, baloreak partekatzeko erraztasunak helarazten omen dizkiete beraien txakurrek. Horrela adierazten du, behintzat, 'Best life' adizkarian egindako erreportajeak.

Inkestan egindako galderekin jarraituz, %25ak errieta batean lasai mantenduko zela esan zuen. Datu honek, adituen esanetan, txakurren jabeak pertsona onak direla islatzen dute, edo behintzat, hasiera batean hori transmititzen dutela, alegia.

Kalean, ezezagunekin hitz egingo ote zuten galdetu zitzaienean aldiz, %40ak egingo zuela baieztatu zuen. Baina hori bai, betiere pertsona horrek beste txakur bat izaten baldin badu. Bestetik, galderei erantzun zieten erdiak adieraz zuenez, kalean diru edo janari eske ari den eskariari laguntza eskainiko zien, eta %100ak baietz esan zuen, eskariak txakur bat izango bazuen. Amaitzeko, inkestatuen erdiak baino gehiagok aitortu zuenez gainera, %52ak hain zuzen, txakurrak pertsonen gainetik nahiago dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Txakur bat maskotatzat izateak ematen dituen abantailak