Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
«Etorkizun iluna dute kanpamenduetan (txaboletan) bizi diren errefuxiatuek». EP
Txabolak eta jauregiak

Txabolak eta jauregiak

Bete-betean ·

Eguberrietan zer ospatzen dugun inporta ez zaigun honetan, Palestinaren auzia usteltzen ari da, eta palestinarren aurkako errepresioa handitzen

Miércoles, 28 de diciembre 2022, 09:38

Palestinako Betleemeko txabola batean jaio zen Jesus. Judutarra zen, baina judaismoaren apaiz nagusientzat heretikoa zen. Agintari erromatarrentzat, berriz, inperioaren aginpide politikoa auzitan jartzen zuen erreboltari bat. Kristautasuna ez zuen berak sortu. Jesus ezagutu ez zuen Tarsoko San Paulo izan omen zen kristautasunaren hasierako antolatzaile nagusia. Gero, Konstantino eta Teodosio enperadore erromatarrek eman zioten babesa. Erdi Aroko Europako erregeek bere egin zuten kristautasuna, eta agintarien eta ahaltsuen erlijio bihurtu zen. Gizakien (Aita Santuak barne) inperfekzio guztiekin. Eliza eta erlijio kristauak (beste horrenbeste esan daiteke musulman eta judutarrez) gizonek (emakumeak baztertuz) sortutako egiturak eta ideologiak dira, eta erabili dira garai bateko ordena sozial, moral eta familiarra petrifikatzeko, hau da denboran zehar iraunarazteko. Komunitate eta eliza kristau protestante batzuek eboluzionatu dute, baina gehien-gehienak (Eliza katolikoaren eskuin muturreko ordenak, ortodoxoak edo ebanjelikoak), Jesu Kristok esandakoa eta erakutsitakoa alde batera utzita, gogor ari beren jauregi ahaltsuetatik emakumeen eta homosexual eta transexualen eskubideen aurka pontifikatzen. Halaber, eskubide horiek krudelki erasotzen dituzte Jesus apostolutzat daukan erlijio musulmaneko agintariek Afganistan, Iran, Saudi Arabia eta abarretan.

Israelen, Netanyahu lehen ministroak eskuin muturreko alderdiak sartu ditu gobernuan, eta areagotu egin du palestinarren aurkako errepresioa eta indartu kolonoen lur-okupazioei babesa ematea. Argi dago Zisjordania de facto anexionatzea dela bere helburua, Autoritate Palestinarra garrantzi gutxiko eskumenekin utziz. Gaitzesgarria da palestinarren aurkako errepresioa lurralde okupatuetan. Nazioarteko komunitatea (arabiar estatuak barne) eta komunikabideak ahaztu egin dira palestinarrez. Etorkizun iluna dute kanpamenduetan (txaboletan) bizi diren errefuxiatuek. Israelen, NBE/ONUk erabakitako bi estatuen soluzioa proposatzen zuen Meretz alderdia parlamentutik kanpo geratu da. Penagarria da horrenbeste sufritu duen herri judutarrak palestinoekin elkarrekin bizitzeko biderik ez jorratzea.

Penagarria da baita Jaungoiko desberdinen izenean horrenbeste sarraski eta gerra eragitea edo justifikatzea. Erlijioen baloreak elkarren arteko maitasuna, errespetua eta elkartasuna izan beharko lirateke, eta txaboletan bizi direnei laguntzea. Zentzu horretan, nekez batera daitezke Jesusen Zorionbideen mezua eta ahaltsuen jauregiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Txabolak eta jauregiak